Hondarribiko futboleko alebinen taldea Gipuzkoako txapeldunorde

Txapeldunen faserako sailkatu eta gero ezustean lauko finaleraino iritsi zen Hondarribiko kimuen taldea. Ostiralean jokatu zuten azken fasea Zubietan eta hondarribiarrak finalera iritsi ziren. Baina azken partidan Kostkasek lortu zuen txapela.

Hondarribiko Futbol Elkarteko kimuen taldeak Gipuzkoako finala jokatu zuen ostiral arratsaldean Zubietan egin zen txapeldunen faseko azken kanporaketan. Hondarribia, Kostkas, Lengokoak eta Lagun Onak lehiatu ziren, lau talde horiek izan baitziren txapeldunen faseko hiru multzotan puntu gehien lortu zituztenak. Lauko finaleko lehen partidan Lengokoak taldearen kontra 0-0 berdindu zuten hondarribiarrek eta penaltietan aurrera egitea lortu zuten. Beste finalerdian Kostkas nagusitu zen, Lagun Onaken kontra 4-1 irabazi eta gero. Finala, beraz, Kostkasek eta Hondarribiak jokatu zuten eta donostiarrak nagusitu ziren, 3-1eko emaitzaz. Denboraldi bikaina egin dute HFEko kimuek, behetik gora. Lehen fasean multzoko laugarren tokian bukatu zuten, eta horrek ozta-ozta txapeldunen fasea jokatzeko aukera eman zien, beste hamazazpi talderekin batera. Eta txapeldunen fasean ezustekoa eman zuten hondarribiarrek, azken faserako sailkatuz. Txapeldunen fasean Kostkasen multzo berean jokatu zuen Hondarribiak eta haien atzean geratu zen. Finalean ere donostiarren atzetik geratu ziren hondarribiarrak, baina horrek ez io meriturik kentzen lortutakoari, denboraldi bikaina egin baitute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.