Hondarribiko kirol taldeen asteburuko partidak

La Bacaladerak Katalunian jokatuko du gaurtik igandera Lehen Mailara igotzeko azken fasea. Futbolean, aldiz, gizon nagusien bi taldeek irabazi behar dute asteburuan, Ohorezko Mailakoak maila ez galtzeko eta Lehen Erregionalekoak igotzeko esperantzari eusteko. Biek besteen hutsak behar dituzte haien helburua lortzeko.

Futbola

Erregional Ohorezko Maila
  • Aurrera-Hondarribia  (la. 17:00)
Lehen Erregionala. Igoera fasea
  • Armagiñak-Hondarribia  (ig. 17:00)
Emakumeen Kopa
  • Antigua Luberri-Hondarribia  (ig. 17:00)
Kadeteen Lehen Maila. Igoera fasea
  • Hondarribia-Urnieta  (la. 12:00)
Haur Txikien Partaidetza. Kopa
  • Internacional-Hondarribia  (ig. 09:00)
Kimuen Maila. Txapelketarako fasea. Lauko finala Kanporaketak gaur (ostirala) jokatuko dituzte Zubietan. Lehen kanporaketa 19:00etan izango da. Bi irabazleen artean jokatuko da finala eta galtzaileek 3. eta 4. postuak izango dituzte jokoan. Finala eta kontsolasiozko finala 19:40ean izango dira.
  • Hondarribia-Lengokoak
  • Kostkas-Lagun Onak

Eskubaloia

Espainiako Lehen Mailara igotzeko azken fasea Sant Cugat del Vallesen (Bartzelona) jokatuko da gaurtik igandera. Hango taldea, La Bacaladera Hondarribia, Errioxako Calasancio eta Baleareetako Mata de Jonc izango dira kanporaketan. Denek denen kontra jokatuko dute eta bi onenak igoko dira mailaz. La Bacaladerak gaur (ostirala) Calasanciorekin jokatuko du, bihar Mata de Jonc taldearekin eta igandean Sant Cugaten aurka. Gazteen Maila. Gipuzkoako Kopa
  • La Bacaladera Hondarribia-Ereintza  (la. 16:00)
Kadeteen Maila. Gipuzkoako Kopa
  • La Bacaladera Hondarribia-Pneumax Txarriduna  (la. 13:00)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.