'Errimak oinetan' ikuskizuna hartuko du Bekoerrotak, hilaren 24an
https://www.youtube.com/watch?v=CB1Gyc7tp-M
Lezoko Desfilearen aldeko taldeak antolatuta, Haatik Dantza Konpainiaren Errimak oinetan ikuskizuna hartuko du Bekoerrota kiroldegiak. Helburua, Santakrutz jaietan egin ohi den desfilerako diru apur bat lortzea dela esan dute antolatzaileek. Hilaren 24an, larunbatarekin izango da emanaldia 19:00etatik aurrera eta sarrerak 6 euroan esros daitezke Kultura Bulegoan edo egunean bertan Bekoerrota Kiroldegian.