
Urdanibia plazako eraberritze lanak
Irungo Udaleko Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra departamentuak Urdanibia plazako eraberritze lanen bigarren fasearen hasierako lanei heldu diotela dagoeneko jakinarazi du. Lan hauek, ur azpiegitura eta saneamendua hobetzea dute helburu, Eguzkitza kalearen inguruetan.
Hala eta guztiz ere, Ama Xantalen kaleko lanak bukatu bitartean trafikoaren desbideraketa bere horretan segitu beharko duela adierazi dute obra departamentutik. Lan hauek Urdanibia plazarantz mugitzen joango dira 1B fasea bukatu arte. Fase hori erabat ixtean, Eguzkitza kalerantz eta Mirarietako Ama Birjiña kalerantz mugituko dira pixkanaka eraberritze lanak. Behin fase horretara ailegatuta beste trafiko aldaketa batzuk emango direla adierazi dute udaletik; beti ere, Ama Xantanlengo gurutzebidea bere onera itzultzen denean.