Irungo udal liburutegiak gordetako bi dokumentu fondo
Liburuklik Euskal Liburutegi Digitaleko fondo bilduman ikus daitezke dagoeneko. Fernandez Muñoz familiak eta Koldo Narvarte Olazabalek emandako fondoak dira erakusgai jarri direnak. Lehenak, 20. eta 50. hamarkaden artean hirian eta bertako bizilagunei ateratako irudiak biltzen ditu, Irungo sutearenak tartean. Narvarteren ekarpena bere aldetik bibliografikoa da.
Euskal Liburutegi Digitalaren proiektua Hispana zein Europeana sareen barruan dago; hau da Espainiako eta Europako Liburutegi Digitalen sareetan hurrenez hurren. Proiektua Europako Batzordeak kudeatzen du.