Beste saio bat San Pedron, kultur azpiegiturak hizpide
Akordioak berresteko eta etorkizuneko urratsak definitzeko helburuz, laugarren eta azken parte hartze saioa antolatu du Pasaiako Udalak San Pedron, kultur azpiegituren inguruan burutzen ari den parte hartze prozesuaren barruan. Hasiera batean hiru saioa egitekoak ziren, baina parte hartu duten bizilagunen eskariz, laugarren bat deitzea erabaki dute, aurreko saioetan gai guztiak jorratzeko nahiko denbora ez dutela izan iritzita. Azken saioa maiatzaren 3an izango da, 10:00etan, Kultur Aretoa.