Igoera faserako sailkapena bermatu dute Oiartzungo neskek
Atzo erakustaldi bikaina eman zuten OKE Bigarren Mailako emakumeek. 11-0 irabazi zioten Mondragon taldeari Karla Lekuona zelaian. Emaitzak dena esaten du, epailearen hasierako txistutik bukaera arte Oiartzunek igoera faserako sailkapena bermatu zuten golei eta egindako joko onari esker.
Bi partida gelditzen dira liga bukatzeko. Hurrengo partida apirilaren 27an izango dute Añorgaren kontra eta maiatzaren 4an Reocin hartuko dute etxean.