Ohorezko Mailako taldeak Lagun Onakekin berdindu zuen larunbatean Hondartza futbol zelaian (1-1). Postu bat irabazi du baina jaitsieratik bi puntura dago. Ostegun santuan Aurrerarekin atzeratutako partida jokatuko du Hondartzan, 12:00etan. Irabaziz gero arnasa hartuko dute berdeek.
Herri Olinpiadetako bigarren jardunaldiko sailkapena osatzen ari ziren bitartean, Irungo gazteei elkartasun mezua bidali zieten. Irundarren alkateak jaietako txosnak eta kontzertuak Urdanibia plazatik Ficobara eraman nahi ditu eta horren kontra azaldu dira herritarrak. Hondarribitarrek ere bat egin zuten aldarrikapen horrekin, eta Jaiak Herrian, Ez Ficoban leloa grabatu zuten.