2014/3

Mertxe Urteaga: "Argumentu guztiak ditugu beste kanpaina bat egiteko"

Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arrastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.

admin

Sardarak 71 ibilgailu lortu ditu larunbateko VIII. Rallysprinterako

Larunbatean egingo dute Hondarribiko Rallysprintaren VIII. Ekitaldia, Sardara Automobilismo Elkarteak antolatuta. Ikusleei Guadalupera igotzeko eskatu diete, inguru hartan daudelako proba ikusteko leku onenak. Komisarioen aginduak betetzeko, auzotarrak errespetatzeko eta mendia aurkitzen duten bezala uzteko esktu diete.

admin
Gehiago