Guadalupeko Gotorlekua bisitatzeko aukera izango da larunbatean, hilaren 22an. 11:00etan hasiko da ibilbidea eta gutxi gorabehera ordubete iraungo du. Sarrerak 6 euro balio ditu. Ostegun arratsaldeko seiak baino lehen eman behar da izena, 943 64 36 77 telefono zenbakian, Arma Plazako Interpretazio Zentroan edo
posta elektronikoz. Gutxieneko kopurua lortzen ez bada, ekimena bertan behera geratu dela jakinaraziko da. Taldea sei eta hogeita bost pertsona artekoa izan beharko da.