Ekaineko giza katerako metroak salduko ditu igandean Gure Esku Dago-k Hondarribian eta Irunen
Gure Esku Dago taldeak ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo duten giza-katerako “metroak” salduko ditu igandean (hilak 23) Irunen eta Hondarribian, 11:00etatik 18:00etara. Irunen, San Joan plazan izango dira eta, Hondarribian, Butroi pasealekuan. 12:00etan aurkezpen bat egingo dute.