Gaur onartu dituzte San Miguel eta Euskotren ligetarako aurtengo egutegiak

Pasaian uztailaren 19an izango dira bi estropadak, San Miguel ligakoa eta Euskotrenekoa. Guztira, hemeretzi estropada izango ditu aurten  San Miguel Ligak. Datorren ekainaren 29an hasiko da denboraldia, Bartzelonako Euskadi Basque Country II. Banderarekin eta irailaren 21ean amaituko da Liga, XL. El Corte Inglés estropadarekin. Bestalde, Euskotren Ligak zortzi estropada izango ditu. Txapelketa honetan Zumaiak du oraingoz parte hartzeko txartel bakarra, iaz Liga irabazi zuelako. Gainontzeko traineruek, lehenengo bi jardunaldietan -Pedreña eta Donostian- jokoan dauden beste hiru txartelengatik borrokatu beharko dute. Euskotren Liga Zarautzen amaituko da, abuztuaren 16 eta 17an. Egutegiez gain, TKEk gaurko batzarrean, aurtengo aurrekontuaren onarpena egin du baita ere. 2014 denboraldiko aurrekontua miloi bat eurokoa izango da; hauetatik 200.000 euro sarietan banatuko dituzte. TKE
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.