2014/3/22

Kimutx aurkeztu dute, mitologia ardatz

Euskal mitologia ardatz duen Kimutx proiektu pedagogikoa aurkeztu dute gaur arratsaldean Oiartzungo udal aretoan. Hamarnaka haur eta guraso bildu dira bertan, Martin txiki, basajaun, aker eta gainontzeko lagunak gertutik ezagutu, eta haiei lotutako ipuin, kanta eta bertsoekin gozatzera. http://youtu.be/kibTWXVoDJY

admin

Lezon ez dute Espainiako bandera nahi

Ikurrinaren Aldeko Eguna egiten ari dira gaur Lezon. EAEn Espainiako Gobernuak duen ordezkariaren eskaeraren harira auzibide guztiak agortuta, derrigor jarri beharko dute udaletxean Espainiako bandera, eta horren harira horren kontrako eta ikurrinaren aldeko mobilizazio eguna egiten ari dira Lezon http://youtu.be/YYls8Ml0dyI

admin

Palak eta eskorgak, hondakinen artean ametsak pilatzeko

Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs

admin

Duela 30 urte sarraskia; gaur haizea, euria, isiltasuna, eta erantzulerik ez

Gaur bete dira 30 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela Pasaiako badiaren bokalean, Donibanen. Ekinbide judizial luze eta neketsuen ondoren, oraindik ere ez dago operazio horren erantzulerik. http://youtu.be/uYybzAq_3Go

admin
Gehiago