Bihar, Irungo Urantzu pilotalekuan, skate eta scoot topaketa

Irristatzeko kirolak gustuko dituztenek bihar, igandean, horietaz gozatzeko aukera izango dute Irungo Urantzu pilotalekuan. Bertan egingo dute, 16:00etatik 19:00etara, Uranzu Scoot & Skate topaketa, Padel SUP Eskola HS2k antolatua, Irungo Udalaren laguntzarekin. Gazteentzako da ekinbidea. Bertan skate eta scoot kiroletan pistak jarriko dituzte, eta horiek nola egiten diren azaltzeko tailerrak izango dira. 4 urtetik gorakoentzat dira jarduerak, eta parte hartzaile guztiek kaskoa erabili behar dutela esan du udaleko Kirol arloak. Sarrera ordaindu behar da, hiru eurokoa; hala ere, tailerretan parte hartu nahi ez dutenek doan izango dute sarrera Urantzura.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.