2014/3/14

Ikastetxe jasangarria da Txingudi Ikastola

Bigarrenez jaso du Irungo Txingudi Ikastolak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Eskola Jasangarria Ziurtagiria. Aurrekoa 2009an jaso zuen, eta 2013an hori berritu, eta azken egunetan jaso dute hori ofizial egiten duen bandera ikastolan. Horren harira, aste osoan zehar iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko lanketa egiten ari dira ikastetxean, eta gaur hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean bandera jartzea. http://youtu.be/PeftzHqtjDY

admin

Aritz Kanpandegi: «Bizi garen erritmoan galdu ditugu naturarekin genituen loturak»

Gure Hegoak taldeak Haurtzaroa naturan goiburuko jardunaldiak antolatu ditu astebururako, familiei zuzendutakoak. Jardunaldien berri eman orduko bete da parte hartzaileen zerrenda baina bihar (larunbata) goizean laguntza behar dute, hitzaldiaren tartean haurrekin jolasteko. Lagungu nahi duenak 655 713 037 telefonora (Leire) dei dezake. Aurrerago ekintza gehiago antolatuko dituzte.

admin
Gehiago