Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Inauteriak, berreskuratutako usadioa

admin
Bidasoa
2014/03/10
Ospatu ditugu gizenak, lodiak eta tartekoak. Barre egin dugu azeri dantzarekin, eta negar sardina ehortzi dugunean. Eta orain egunerokora, amaitu dira 2014ko inauteriak. Ezagutzen duguna beti ezagutu dugun moduan izan dela pentsatzeko joera dugu. Gure herriko inauterien historia, ordea, frankismoaren debekuak ekarritako ahanzturatik berreskuratutako tradizio zaharraren historia da. Lehengo mendeko kontuak diren arren, ez dira urte asko gurean inauteriak berreskuratu zirenetik. Frankismoaren hondarrean, 1978an, Anjel Elkano Uharte zenak umetan ezagutu eta artean gogoratzen zituen Oiartzungo eta Oreretako inauterien berri eman zien Ereintza Dantza Taldeko kideei. Lausoak ziren bere oroitzapenak, baina bere kontakizunaren ilusioak lortu zuen dantzari gazte haien jakin-mina esnatzea: nola ospatzen ote zuten historiako urte ilun haietan galdutako usadio zahar hura? Gai izango ote ziren berreskuratzeko? Erronka ez zen makala; ez zituen atzeratu, alajaina! Urte asko pasatu ziren Oreretan azken inauteriak ospatu zirenetik. Artean ume ziren haiek aitona-amonduta zeuden ordurako. Ez zen beranduegi, ordea. Ereintzako gazteak martxan jarri ziren. Herriko kale kantoi guztietan informazioa biltzeko mahaiak ipini zituzten. 50 urte ez ziren alferrik paseak eta ez zuten nabarmentzeko gauza handiegirik biltzea lortu, egia esan. Hala ere, ez zeuden amore emateko, ez oraindik. Beste urrats bat egin zuten. Mahai baten bueltan Bittor Idiazabal, Periko Lizardi, Iñaki Rekalde, Cecilio Gastesi eta Anjel Elkano bera bildu zituzten. Tertulia hartatik hainbat bitxikeri atera ziren. Periko Lizardi Udal Txistulari Lehenak bere diru zorroan zekarrena, esaterako: inauterietako txistularien dianen partiturak ziren, Oreretako txistu taldearentzat bereziki eta soilik konposatuak. Antza, garai batean herrietako txistulari taldeen arteko lehia latza zela eta, inongo herritan doinu haiek jo ez zitzaten partiturak 50 urtez eraman zituen ongi baino hobeto gordeak. Ez zituen kopiatzeko utzi, inauteriak berreskuratuz gero joko zituela hitz eman zuen, garaian egiten zen gisan: txistuak eta metalak konbinatuz. Jo zuen, bai, berriro diana. Azeri dantza Bittor Idiazabalen oroitzapenean gordetako datu solteen emaitza da. Buru gainean oilarra zeraman astoaren atzetik dantzari koadrila, eskean jasotako arrautzak, txorizoak eta abar makiletatik zintzilik eramatea, eskean ibili ondoren plazan dantzatzea, etxe bakoitzaren aurrean koplak kantatu izana… Horiek ziren gogoratzen zituenak. Dantza eta doinuak galdu egin ziren betirako. Adunako azeri dantza Oreretan errepikatzea erabaki zen. Bi moldaketa egin zitzaizkion, ordea: neskei parte hartzeko aukera eman eta nesken eta mutilen arteko janzkera trukatu. Horiek garai berriko ekarpenak. Zoritxarrez, azeri dantzan etxez etxe kantatzen ziren koplen arrastorik ez zuten inon aurkitu. Inork ez zituen oroitzen. Sardinaren ehozketa, berriz, Bizkaiko Portugaleten egiten denaren irizpideak jarraituz osatu zuten. Artxiboak dio gure herriko inauterien erroak oso sakonak direla. Juan Ignazio Gamonen Noticias históricas de Renteria liburuan hala dio: «En 1602 se pagó a Mattin de Cipres doce ducados por su ocupación del instrumento de tambolín en regocijar las fiestas de Pascua, Corpus, San Juan, San Pedro y otras del año, más otros seis ducados por regocijar los días de antruejo o carnaval. El mismo pago extraordinario por la ocupación de las fiestas de Carnaval, encontramos en 1606 con la particularidad de que se pagaron además dos ducados a Nicolas Vidassoro por lo que trabajó con su ravel en regocijar la fiesta de antruejos». Bada zerbait!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.