
Leire Fernandez errenteriarra emakumeetan eta Iker Oliveri hondarribiarra gizonetan izan ziren atzo azkarrenak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako lehenengo ekitaldian. 14,2 kilometroko bidea egiten haiek izan ziren onenak, eta haien atzetik, emakumeetan, Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Uxune Tena, eta gizonetan Mikel Albeniz eta Carlos Rekondo irundarra sailkatu ziren. http://youtu.be/UY4aGwfLiac

Apirilaren 5ean egingo dute Hondarribiko Zuhaitz Egunaren XIX. ekitaldia. 1996tik hiru mila zuhairtz baino gehiago aldatu dira Jaizkibel mendian zuhaitz egunari esker. Iaz 110 haur jaio ziren herrian, 56 mutil eta 54 neska.