Pago enbor ikusgarria. Ia 16 metrokoa eta 8.000 kilo ingurukoa. Ondartxoko ontziolaraino iritsi berri da eta horixe erabiliko dute Albaolako kideek San Juan galeoiaren gila eraikitzeko. Urbasatik ekarri dute enborra, trailer batean Trintxerperaino, eta kamioi txikiagoan Ondartxoko ontziolaraino sartu ahal izateko. Enborra San Pedrora ekarrita, gertuago dago galeoia eraikitzen hasteko eguna. Baleontziaren lehen pieza izango da, garrantzitsuena, gila egingo dutelako lehenik, ondoren horren gainean galeoiaren egitura osatzen joateko. Litekeena da datorren astean ekitea baleontziaren eraikuntzari.
12:45ean hasi da Donostian, asteburuko denboraleak Gipuzkoak eragin dituen kalteak aztertu eta neurria adosteko erakundeen arteko bilera. Hondarribiko eta Pasaiako alkateak dira parte hartzaileen artean.
Garai bateko olinpiadetako batzorde antolatzaileko kide izan zen Ketxus Ponce. Egungo gazteak olinpiadak berriro antolatzen hasi zirenean elkarrizketa egin zion HITZAk.