Capbretonen agertu da Jaizkibelen desagertutako gizonaren gorpua

Capbretonen agertu zen atzo larunbat goizetik desagertuta zegoen gizonaren hilotza. 14:30ak aldera gorpu bat bat iritsi zen Capbretongo hondartzara eta Jaizkibelen desagertutako 56 urteko hondarribiarrarena izan zitekeela pentsatuta, Frantziako poliziak abisua eman zion Ertzaintzari. Gizonaren ahaideak Landetako herrira joan ziren eta aurkitutako gorpua haien senitartekoarena zela baieztatu zuten. Larunbatetik zegoen desagertuta. Goizean Jaizkibel aldera joan zen paseatzera, farolako bidetik. Eguerdirako espero zuten bueltan baina ez zen bazkaltzera itzuli. Ordutik haren bila izan dira mendian, Hondarribia eta Pasaia artean. Babes Zibileko langileak, DYA, Ertzaintza eta boluntarioak aritu dira bilaketa lanetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.