Leitzalarreatik hasiko dute ibilaldia Jaizkibel mendi taldeko kideek.
Euskal Herriko gazteluen irteera sortak izandako arrakasta ikusita, aurten berriro errepikatzea erabaki du Jaizkibel mendizale elkarteak. Lehenengo etapa hurrengo larunbatean, otsailak 1, izango da, eta Goizuetako Ibero dorrea bisitatuko dute.
Leitzalarretik (Leitza, Nafarroa) Ibero dorrerako bidea egingo dute. 13 kilometroko ibilbidea izango da, bidean; Izaietako basoa (natur ondarea), Mendibil mendia (824 metro), eta azkenik, Ibero dorrea ikusiko dituzte.
Goizuetan bazkaria egingo dute hala nahi dutenek. 15 euro gaineratu beharko diete irteerak balio dituen 15 euroei.
Informazio gehiago 647 004 968 telefonoan edo
www.jaizkibel.tk webgunean.