Behin behineko kontratuak izango dira. Dagoeneko hamar lagunei bost hilabeteko kontratua egin die hainbat herri lanetarako, eta beste hamalauak apirilean hasiko dira lanean, antzeko lanetan.
Pasaian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko egitekoak ziren mosaikoa bertan behera geratu dela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Horren arrazoia eguraldia izan dela adierazi du. Ez dute zehaztu noiz egingo duten berriro.
http://www.youtube.com/watch?v=V5-lVzMbEwY&feature=youtu.be Otsailaren 7an egingo duten Eskuetan flashmobaren entsegua egin dute Eurekako Oliverren eskutik, Merkatuzarren, Flashmob hori Gure Esku Dagok antolatutako ekimenen barruan dago.
http://www.youtube.com/watch?v=zi0u6Qc0bGM Gay-lesb-trans generoari lotutako filmak izango dira otsailaren 2an (osteguna), 19:00etan Errenteria Hiria Kulturgunean. Zehazki, film laburrak eta dokumentalak ikusiko dira.