Euskal Herriko Mus Txapelketa Oiartzuna iritsiko da

Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa herrian jokatuko dute heldu den larunbatean, otsailak 1. Edonork parte har dezake txapelketan; horretarako Amazkar, Miren edo Makutxo tabernetan eman behar da izena, bestela Girizian bertan txapelketa hasi aurretik. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Gipuzkoako txapelketarako txartela lortuko du bikote irabazleak; baina sariak ez dira horretara mugatzen. Zozketak, bazkariak, oroigarriak… ere izango dira. Parte hartzaile guztien artean, gainera, hainbat sari zozketatuko dituzte; hala nola, Amazkar eta Kastro-Berri tabernetan bazkari edo afaria, Ritxar arrandegiak bina kilo langostino eta almeja eskainiko ditu, Museo del Vino tabernak otar bat eskainiko du, Garmendi txokolategian gosaltzeko aukera, Elorsoroko termetarako bi sarrera…  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.