Irabazi asmorik gabek elkarte eta taldeentzako diru laguntzak dira, eta irailaren 10era arte eska daitezke.
Musika elkarteko hamar taldek joko dute bost ostegunez, herriko beste horrenbeste eszenatokietan
Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatuko dira gaur Liptovsky-Mikulas herrian (Eslobakia) egiten ari diren Gazte eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketan. Jokin Sanchez Gazte Mailan ariko da eta Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez, 23z azpikoetan.
Giza eskubideen, bizikidetzaren eta memoria historikoaren arloan aurrerapausoak emateko xedearekin, bizikidetza sustatzeko programa bat osatu du aldundiak eta lurraldeko hamahiru herrialdetan gauzatuko dute, haien artean, Hondarribia, Irun eta Errenteria-Orereta.
Yoga egiteko beste modua lantzen ari da Hondarribiako Sup Skola, sup yoga. Sup yogak Stand Up Paddle eta yoga uztartzen ditu. Interesa duenak aukera izango du bihar, larunbata, 11:00etan
Xanistebanetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa muntatzen ari dira eta astelehenetik ikusteko aukera izango da, astebetez, udaletxeko areto nagusian. Jaietako kartel lehiaketan saritutako bost lanak eta aurkeztutako gainontzekoak jarriko dituzte erakusketan. Xanistebanetan ere irekiko dte erakusketa
Radarrek hartuko dute Ramon Iribarren pasealekuan orain arte errepideko sakanguneek zuten lekua. Bi radar jarri ditu udalak pasealeku horretan eta, Hondarribiko alkateak adierazi zuenez, "erabiltzaileen abiadura moteltzea, arriskuak murriztea, eta guztien bizi kalitatea hobetzea" dute helburu.