
Orain dela urte asko, gaztea nintzenean, Errioxako upategietara irteerak egiten genituenean, horrelako jota bat abesten zen: En La Rioja no hay tranvía/tampoco tenemos metro/pero tenemos un vino/que resucita a los muertos (Errioxan ez dugu tranbiarik/ez dugu metrorik ezta/baina dugun ardoak/hildakoak berpizten ditu). Ba ondo. Trintxerpen eta San Pedron hildakoak berpizten dituen ardoaren gabezia dugun arren, metro dotore bat jarri digute. Noski, asmakizun bikainera iristeko nahiko gaizki daukagu dena: hamar minutu edo gehiago oinez; bizpahiru semaforotan itxaron eta behin-behineko eta segurtasunik gabeko igarobideak gurutzatu. Hori guztia, segurtasun falta nabaritzen den toki batzuetatik pasatu ondoren. Egia da topo zaharrarekin horrelako arazoak bazeudela, baina uste genuen Donostialdeko Metroarekin azpiegitura hobea egingo zutela: irisbide hobeak; Orereta-Irun eremura gehiago hurbilduko gintuen zerbait… Lehen gaizki bagenuen, orain okerrago dugu! Ez gara Donostialdekoak izango… Geltokia eder-ederra utzi dute, baina kristoren hotza egiten du bertan. Esandakoa: oso polita utzi dute, Metro Donostialdea dioen kartel zuri-urdin ederrekin. Horretarako 1.300.000 euro gastatu dituzte. Eta pentsatzen dut: ez al zen errazagoa, diru hori, trintxerpetarroi eta sanpedrotarroi irisbide hobe eta duinagoak jartzeko erabiltzea? Topo izena metro baino gehiago gustatzen zait. Gainera, munduan satorrean ibiliko liratekeen bakarrak izango ginateke. Ez da gutxi! Jesus Aizpurua Larrañaga. San Pedro.

Ordutegi berezia izango du Elorsorok uztailean eta abuztuan; 84 erabiltzailek eman dute euren iritzia Datorren urtean, mantenu lanak egiteko Elorsoro kiroldegia zenbat astez itxi erabaki dute erabiltzaileek: bi astez. Elorsoro kiroldegiko arduradunek galdeketa jarri zuten martxan, erabiltzaileek euren iritzia eman zezaten. Izan ere, urtero hiru aste ixten dute abuztuan kiroldegia, mantenu lanak egiteko, eta hainbat erabiltzaileren kexak jaso izan dituzte. Hala, kiroldegiko arduradunek erabiltzaileei galdetzea erabaki zuten. Bi egutegiren artean aukeratu behar zuten. Batean, kiroldegia hiru astez ixtea jasotzen zen, orain arte moduan. Bestean, bi astez ixtea, eta uztailean eta abuztuan ordutegia murriztea. 84 lagunek erantzun diote galdeketa horri, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakarrik itxi ahal izateko, kiroldegiak ordutegi berezia izango du uztailean eta abuztuan: 07:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Epe horretan, eremu termoludikoaren ordutegia honakoa izango dela jakinarazi dute herriko kiroldegiko arduradunek: 09:00etatik 20:00etara. Gabonetarako eskaintza bereziak prestatu dituzte Elorsoron Gabonei begira, eskaintza bereziak izango dira Elorsoro kiroldegian. Batetik, eremu termoludikoko ordu eta erdiko sarrera merkeagoa izango da. Zazpi euroan eskuratu ahal izango dute bazkideek. Beraiek erabili ahal izango dute sarrera hori, edota beste norbaiti oparitu. Hilaren 30erara arte dago sarrera horiek erosteko aukera. [...]

Larunbatean eman zituzten Xenperlar Bertso Eskolaren XXIV. Zapirain Anaiak eta XIV. Ibon abala bertsopaper lehiaketen sariak. Azken horretan, bigarren saria irabazi du Iraitz Mateo oiartzuarrak, Munduaren amaiera egunkari bakarrean lanarekin.

Urtarrilaren 12an euskal presoen alde Bilbon egingo duten manifestaziora deitzeko «argazki mundiala» egin nahi dute etzi eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean (Lekuona eta Kontxita tabernen artean), 13:00etan hasita. Hondarribiko Herrira-ren Herri Bilgunetik egin dute deialdia eta azaldu dutenez, “jende andana deitu dugu, hala nola herriko eragile ezberdinak, esparru ezberdinetako jendea, etabar, bertan argazki ikusgarri eta erraldoi bat egiteko intentzioarekin”. Helburu berarekin, Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatzeko, Adierazpen Eguna egiten ari dira gaur. Hala, egun osoan Ni ere bai. U 12 Bilbon leloko pegatinak eramango dituzte soinean, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburua izango duen manifestazioarekin atxekimendua adieraziz: “Iaz urtarrileko manifestazioak hainbat jenderen atxikimendua jaso zuen Hondarribian eta aurten ere hala izatea espero dugu”, gaineratu dute. Bi ekimen horiekin batera, Gabonetan burutuko dituzten ekintzen berri eman du Hondarribiko Herrira-k. Hilaren 24an Olentzerorekin kantatzera aterako dira eta hiru hitzordu zehaztu dituzte: 11:00etan Olagarron, 13:00etan San Pedro kalean, eta arratsaldez, 17:00etan Muaran. Herrira-tik gizarteari eskatu diote “garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin” gogoratzeko: “Gizakietaz hitz egiten ari gara, giza eskubideez, eta garai berezi hauetan gurekin ez daudenekin gogoratzea oso inportantea dela deritzogu”. Eta hilaren 28rako, hileko azken ostiralerako, Herrira-ren Hondarribiko eta Irungo taldeek deialdi bateratua luzatu dute. Irungo Zabaltza [...]

Gure Gabonak-Gazte Gabonak ekimena aurkeztu du aste honetan Fernando San Martin Gazteria zinegotziak. Gabonetako oporretan txikienei eta gaztetxoei jarduera egitarau bat eskaintzea da ekimenaren helburua. Martindozenea Gaztelekuak eta Kateako zein Lapitzeko ludotekek parte hartuko dute ekitaldi berri honetan. Etzi ekingo diote jarduera zikloari gaztelekuan. Hala, San Tomas Egunerakin bat egin, eta talo tailerra egingo dute. San Martinek nabarmendu zuenez, “egun hauetan tipikoak diren gauzekin lotu ditugu tailerrak”. Hala, norberak opariak egiteko tailerra eta urteari agur esateko Txikito Dotorea izeneko jarduera ere antolatu dituzte, besteak beste. Ludotekan ere gozatuz Txikienei begira, Kateako eta Lapitzeko ludotekak goiz eta arratsaldez irekiko dituzte hilaren 24tik 31ra. Joko egitaraua antolatu dute egun horietarako, eta lehen aldiz, auzoan barrena abestera aterako dira hilaren 24an. Egitaraua ezagutzeko bertan sartu.

Maite Lanchas Bay artistaren margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan hilaren 30era bitartean. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara bisita daiteke, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Hilaren 25ean 17:00etan irekiko dute.

Urtea bukatzeko, kirolaz eta kulturaz ariko dira Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan gaur. Hiru solaskide gonbidatu ditu horretarako Joxe Migel Lopez esatariak: Oihan Tello Kirol zinegotzia, Asier Legorburu Kultura zinegotzia eta Joxan Eizmendi Kult...

2012-2013 ikasturtearen lehen hiruhilekoa bukatzear da, eta hainbat emanaldi aurreikusi dituzte Udal Musika Kontserbatorioko ikasleek azken txanpa betetzeko. Zenbait hitzordu finkatu dituzte urte bukaerara arte, eta gehienak Irunen izango diren arren, Baionako katedralean ere ariko dira ikasleak. Hala, irailetik urtea bukatu arte, 42 izango dira ikasleek emandako kontzertuak. Atzo abiatutako zikloari segida emanez, gitarra ikasleak ariko dira gaur kontserbatorioko auditorioko agertokian. Bihar, berriz, biolin ikasleen txanda helduko da, eta leku berean ariko dira jotzen, 18:30ean abiatuta. Zaharren egoitzak ere alaituko dituzte ikasleek, eta Ama Xantalen eta Caser egoitzak bisitatuko dituzte: azken horrek 10. urteurrena betetzen duela ere ospatuko dute. Horrez gain, San Tomas azokan ere parte hartuko dute musikari gazteek, eta bukatzeko, Baionako katedralean izango dira igandean. Atzokoak abesbatzarekin Raffaela Acellak zuzendutako Musika Eskolako Orkestra Atzokoak abesbatzarekin ariko da larunbatean, Amaia KZko auditorioan. Urteroko Gabonetako kontzertua da Atzokoak abesbatzarena. Zentzu horretan, kontzerturako gonbidapenak Turismo Bulegoan jaso daitezkeela jakinarazi du udalaren Kultur arloak. Udal Musika Kontserbatorioko ikasleen egitaraua: Abenduak 19. Ana Ayneto irakasleak zuzendutako gitarra taldearen emanaldia, 17:00etan, Kontserbatorioko auditorioan. Abenduak 20. Biolin ikasleen saioa Kontserbatorioan, 18:30ean. Abenduak 21. Caser zaharren egoitzan emanaldia eskainiko dute ikasleek. Halaber, txistu eta trikitilari taldea Urdanibia plazako San Tomas azoka girotzen ariko da eta Ama [...]

25-36ko markagailuarekin galdu zuen Bidasoa-Irunek Bartzelona B liderraren aurka larunbatean, Artalekun. Oporrak hartuko ditu orain Bidasoak otsailaren 3ra bitartean. Azken hiru partidak galdu dituzte hori-urdinek, eta sailkapen nagusiaren zazpigarren ...

Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, adinekoen egoitzan prestatu duten 2013ko egutegia jaso nahi duenak BAZ bulegora joan behar du, bertan banatzen hasi direlako.

Arditurriko txondorra bisitatuko dute Lezoko Irrien Lagunak taldekoek

Udal Gobernu Taldeko kideek aurkeztu dituzte eguerdian. Hona:

Giriziak, ohi bezala, mendi irteera antolatu du urteko lehen egunerako. Mendizaleak, Aiako Harrira joango dira 2013ko Urte Berri Egunean. 08:30ean aterako dira animatzen direnak Doneztebe plazatik. Eta 09:00etan ere izango da aukera haiekin elkartzeko ...

Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Urtarrilaren 12an (U12) euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, Herrira mugimenduak deituta. Mobilizazio horri atxikimendua eman nahian, Adierazpen Eguna egingo dute gaur. Atxikitzen direnek, pegatina eramango dute egun osoan. Horrez gain, atxikimendu hori “ikusgarriago izan dadin”, kalejira antolatu du Antxoko Herrirak. 19:30ean aterako da Zumarditik. Urtarrilaren 5ean, berriz, Antxon manifestazioa egingo dute. Datozen egunetan emango dituzte xehetasun gehiago.

Portuko berritartze lanek behartuta, Arrantzale auzoan egingo dute aurten azken urteetan San Pedro kalean egiten zuten San Tomas eguneko festa. Lekuzaldatuta, baina egitarau potoloarekin dator aurten ere San Tomas Eguna. Baserritar produktuen azoka, herri kirolak, jolasak musika eta dantza izango dira bihar, goizetik gauera arte. 09:00etan hasiko dira ekintzak, barazki eta baserritar produktuen azokarekin. Ohi bezala, animalien erakusketa ere izango da , eta txistorra jan nahi duenak izango du non eskatu eta zerrekin lagundu. Eguerdi aldera, jende gehien pilatzen denean hasiko da herri kirolen erakustaldia. Aurten, Peio Kañamares motozerrarekin eta trontzarekin ariko da, eta Fausto Mugerza aizkorarekin. Arratsaldean haurrentzako jolasak izango dira, bostetan, eta ordubete geroago musika eta dantza hasiko da, Zesuma eta Meakako Adixkideak-ekin. Aurtengo berritasuna zezen suzkoa izango da; 21:00etan hasiko da. San Tomas Eguna 09:00etan, baserritar produktuen azoka, animalien erakusketa eta txistorrada. 13:00etan, herri kirolak. 17:00etan, haurrentzako jalasak. 18:00etan, musika eta dantza. 21:00etan, zezen suzkoa.

Aurtengo San Tomas Eguna ospatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi egingo dituzte etzi Moskun, 08:00etan abiatuta. Ospakizunak egun osoan zehar eta iluntzean ere izango dira. Hainbat erakusketa, lehiaketa eta dantza zein musika emankizun bilduko ditu a...

Gazta zati bat Jon Maiaren zuzendaritzapean ekoiztutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, Cinema Paradisoren barruan. Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan. Azken urteotan Euskal Herrian emandako gertakariak azaleratzen ditu filmak. Gizakia ...

18:00etan iritsiko da Olentzero herrira, baina aurretik hainbat ekimen egingo dituzte herria girotzeko Abenduaren 24an, urtero, Olentzero herrira jaisten da. Aurten ere ez da faltako, 18:00etan iritsiko da. Aurretik, baina, Olentzeroren Laguntzaileek j...

Akordioa lortu dute lantegiaren arduradunek eta enpresa batzordeko kideek Akordiorako oinarria abenduaren 5ean lotu zuten Catelsak eta enpresa batzordeak, eta hilaren 11n baiezkoa eman zioten langileen ordezkariek. Hala, langileei kontratua abenduaren 26an etengo diete —bitartean oporretan daude—, baina behintzat Espainiako Gobernuaren lan erreforman jasotako baldintzak baino «dezente hobeak» lortu dituzte azkenean, enpresa batzordeko kideen arabera. 56 urtetik gorako langileek aurrez erretiratzeko baldintzak lortu dituzte. Hortik beherako langile guztiek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, gehienez 42 hilabete osatu arte. Azkenik, urtebeteko lana egin duten zazpi gaztek, 20 eguneko ordaina jaso beharrean, 90 egunekoa jasoko dute. Hilaren 26tik aurrera, gehienak lanik gabe geratuko dira. Eta bost-sei lagunek lanean jarraituko dute, enpresa guztiz itxi arte, pare bat hilabete inguru. Lortutakoa lortu arren, langileek salatzen jarraitzen dute enpresa bideragarria dela, eta azken unera arte lanean egon direla. Erabaki politikoa izan dela gogorarazi dute, eta enpresak onartu diela bertako makinak eta produkzioa Errumaniara eta Caceresera (Extremadura, Espainia) eramango dituztela. Akordioa epez kanpo lortu dute, enpresak denek sinatzea lortu nahi zuelako, lan erregulazio txostena atzera botatzeko aukerarik izan ez zedin. Izan ere, hasieran CCOO eta UGTk enpresaren lehen proposamena onartu zuten. LABek, ESK-k eta independiente batzuek, baina, uko egin zioten proposamen horri, [...]