Askoren ustez kirol partidetako atsedenaldiak, izenari men eginez, atseden hartzeko dira. Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak bi zati nagusien tartea baliatu du lehen bi laurdenak ahazteko, eta hurrengo bietan kantxa jatera ateratzeko. Izan ere, gaur, ...
Euskararen Egunaren harira (etzi, astelehena da), hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen, bertako hainbat eragilek eta udalak antolatuta. Hala, goizean, mendi martxa egin dute euskararen zaleek, ondoren haurrek margotzeko tartea izan dute, eta aerobic saioa egin ondoren, poteatzera joan eta bazkarian bildu dira hainbat irundar, EKTn. Gaurko eguna bukatu arte beste bi ekimen egingo dituzte: 17:00etatik aurrera Betti Gottiko kideek EKTko bazkaria girotuko dute, eta 19:00etan txarangarekin kalera aterako dira denak. Biharko (igandea) eta etzirako (astelehena) ere badaude jarduerak. Jarraian daudenak dira: Bihar 11:00. Kemen dantza taldearen emanaldia Uranzu pilotalekuan. 17:00. Antzerkia Amaia KZn 18:30. Bertso saioa Jon Maia, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana eta Iñigo Ugarte bertsolarien eskutik musika eskolan. Etzi (astelehena) 10:30. Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean. 17:00. Ipuin kontaketa Ikust Alaia liburutegian eta Mintzodromoa Mendibil merkatalgunean.
Preso eta iheslarien egoera salatu eta haiei elkartasuna adierazteko asmoz, Oiartzungo Herrirak herri lasterketa antolatu du hilaren 30erako (igandea). Ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da, eta horiek osatzeko 200 korrikalari biltzea da asmoa. Lasterk...
Gaur Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Oarsoaldean zein Bidasoan ere gogoan izan dute egun hori. Oiartzunen, zehazki, informazio postu bat jarri dute gaur goizean plazan. Handik pasatu direnei GIB birusaren bidez kutsatzen den gaixotasun horr...
Meakako Adixkideak Dantza Taldeak jakinarazi du bihar (abenduak 2, igandea) Irunen Kantu eta Dantza ekimenaren saio berri bat egingo dutela Zabaltza plazan 11:30etik aurrera. Hona abestuko dituzten kantuetako batzuk: Trapu zaharrak, Primaderako liliak,...
Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko kideek Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean, goizez eta arratsaldez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute (behean dago egitaraua). Horrez gain, joan den astean zehar girotze lanak egin dituzte. Hala nola, eta Gau eta egun euskara beti lagun leloarekin, ziklo ezberdinetako haurrek muralak, marrazkiak eta ipuinak egin dituzte. Horrez gain, ikastetxeko irratian Esne Beltza taldeko kide Aritz Lonbide sanpedrotarra izan zen ostegunean, Kuxkuxero irrati saioan: Esne Beltzak egin du Euskaraz bizi nahi dut abestia, Euskararen Egunaren harira. EGITARAUA 09:00etan. 6. mailakoek merienda prestatuko dute. (3. zikloa) 10:00etan. HHko areto nagusian, Patata Tropikala antzerki taldearen Pirata garrapataren istorioak antzezlana. (HH eta LH1) 10:30ean. Txan magoa gimnasioan. (LH2 eta 2. zikloa) 11:00etan. Karaokea bideo gelan. (3. zikloa) 15:15ean. Euskal festa eskolako patioan (eguraldi txarrarekin, pilotalekuan): trikitilariak, dantza emanaldia, herri kirolak (guraso eta irakasleen artean), merienda eta tarta dastaketa (gurasoek eginak) izango dira.
Xabier Amuriza idazle eta bertsolari bizkaitarrak bere azken lana Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburua aurkeztuko du, asteartean, 19:30ean, Kultura Aretoan. Euskara izango du hizpide Amurizak lan horretan. “Euskara batuak mende erdiko ibilbide...
Errenteria-Oreretako Herrira bilguneak batzarra antolatu du asteazkenerako, eta bertan, hiru gai nagusi jorratuko dituzte: 2012. urteko balorazioa, Gabonak eta urtarrilaren 12ko mobilizazio orokorra. Batzar horretan parte hartzeko deialdia egin dute. 1...
Lezoko Bekoerrota kiroldegiko pilotalekuan Emakumea Pilotari egitasmoaren barruko partidak jokatzen ari dira gaur (larunbata) arratsaldean. Hain zuzen, Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketako partidak dira Lezon jokatzen ari direnak, lehia ho...
Gaurtik hasi eta hilaren 15era arte izango da epea margolanak Pinturak Iztietak urtero antolatzen duen pintura lehiaketan aurkezteko. Lehiaketa horretan, haurrek, gazteek zein helduek parte har dezakete, eta gaia eta teknika erabat libreak dira. Horiek...
Abenduaren 3a bi egun ospatzen dira: Euskararen Eguna batetik, eta Ezinduen Eguna, bestetik. Errenteriako PSE-EEk biak gogoan izan dute. Euskararen Egunaren harira, “luzea izango den bidea egiten jarraitu” behar dela adierazi du PSE-EEk. Ha...
Draw oinarrizkoa: hilaren 3a, astelehena, 09:00etatik 11:00etara. Audacity oinarrizkoa: hilaren 4a eta 5a, asteartea eta asteazkena, 11:00etatik 13:00etan. Google Maps: hilaren 5a, asteazkena, 09:00etatik 11:00etara. Internet KZgunea: hilaren 10etik 2...
SASKIBALOIA Senior emakumeak Cafes Aitona-Oiarso: gaur, 18:00etan, Altzako kiroldegian. Senior gizonak Oiarso-Aluminios Francisco Alberdi: bihar, 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Alcobendas (...