
Opari fisiko bat egin beharrean fisikoa lantzeko oparia egitea proposatu du Serviociok Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako instalazioak kudeatzen dituen enpresak. Izen emateren bat egiten dutenek, gainera, saria jasoko dute: hiru ...

Euskal presoei eta senideei sostengua emateko dirua biltzeko, Herrirak loteria jarri du salgai. Oiartzunen, Makutxo tabernan eros daiteke.

Talaiako garbiguneak ordutegi berria izango du, astelehenetik aurrera (abenduaren 3tik aurrera). Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Oarsoaldeko lau he...

Kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du; beste mozio bat aurkeztu du EAJk eta hiru boto jaso ditu Etxe kaleratzeen gaia izan zen herenegungo udalbatzarreko —azaroari zegokiona— gai nagusia. Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gaiaren gainean, eta EAJk beste bat. Bildurena atera zen aurrera, gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozio horrek etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du. Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta baliabideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko. Datuak baino, pertsonak Aiora Perez de San Roman alkateak gogorarazi zuenez, «arazo larria» da etxe kaleratzeena, «are gehiago etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea dela kontuan hartuta». Nabarmendu zuen, bestalde, datuen atzean pertsonak daudela, eta orain hartzen ari diren neurriak «oso berandu» heldu direla. Hala, udalak herritarrei laguntza eman behar diela azaldu zuen. EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen zuen mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak [...]

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak sinatu zuten hitzarmena. Eraikin horren lehen fasea amaitzear direla jakinarazi zuten atzo. Hala, aldundiak finantzatuko duena eraikinaren kirol instalazioen zati bat izango da. Arrauna eta piraguismoa egiten dutenek erabiliko dituzte bertako zerbitzuak. Eraikinak, orotara, 5.800 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta. Lehen solairuan administrazio bulegoa, entrenatzaileen gela, hiru aldagela eta komunak egongo dira. Beheko solairu bat ere izango du azpiegiturak: bertan ontzi eta piragua biltegia nahiz tailerra izango dira. Kultura gunea ere bada Donibaneko eraikina, eta horren arabera, 200 eserlekuko antzokia eta erakusketa gela izango ditu, 415 metro koadrokoak. Bigarren solairuan arraunketa eta piraguismo fosoak jarriko dituzte. Gimnasioak bigarren eta hirugarren solairutan egongo dira, eta bigarrenean, zehazki, bi frontoi txiki eta beroketa eta gimnasio eremua egongo dira. Sendagile eta fisioterapeutentzat prest izango diren gelak ere bigarren pisuan egongo dira. Hirugarren solairuan pisu makinak eta ergometroak jarriko dituzte.

Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra egin zuten Pasaian. Etxe kaleratzeen gaineko mozioa aztertu zuten, besteak beste. Bildu eta Ezker Anitzak eramanda, Stop Kaleratzeak taldeak eramandakoa aztertu zuten, baita onartu ere. Horrela, besteak beste, mozioak jasotzen du herrian ordezkaritza duten banketxeei kaleratze prozesuak eteteko eskaera. Gainera, Espainiako Gobernuak legea taxuz aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritzak kaleratzeen gaineko eskumen legegilea eskatzeko proposatzen dute. Horrez gain, kaleratutakoak laguntzeko udalak baliabideak jar ditzala eskatu dute, eta kaleratzerik balego, horietan parte ez hartzeko. PSE-EEk ere bere mozio propioa aurkeztu zuen gai horren gainean. Stop Kaleratzeak-en kontra ezin zutela egin adierazi zuen Lore Suarez zinegotzi sozialistak, nahiz eta zalantzak eduki, baina berearen alde bakarrik egingo zutela adierazi zuen. “Hurrengorako, elkarlanerako prestutasuna dugula jakin ezazue”, gaineratu zuen. Ezker Anitzako Xabier Pombok mozioa erretiratzeko eskatu zien. Ezezko erantzuna jaso ondoren, deklarazio politikoa egin zuen Pombok, PSOEren gobernuari kaleratzeen kontra ezer ere ez egiteagatik. Suarezek, eurak “okerrenak” izateak kaltetuen egoera hobetzeko balio ez duela ihardetsi zion. Bilduko Oihane Oronozek esan zuen eurek ere mozioa aurkezteko asmoa zutela, “baina kaltetuekin egunero lanean ari direnei eman diegu babesa”. EAJk ere berea aurkezteko asmoa zuen, eta kolektiboarena «herren» ikusten zuela adierazi zuen Nahikari Oterminek: “Lehenengo eskaerari dagokionez, izan daiteke pasaitarren batek beste herri [...]

Hilaren azken osteguna zela eta, Oarsoaldeko beste ikastetxeetan bezala, Elizalden ere elkarretaratzea egin zuten atzo. Irakasle eta gurasoen taldea elkartu zen eskolaren aurrean, murrizketekin desadostasuna adierazteko, Hezkuntza+ lelopean.

Akordeoi ikasleek emanaldia egingo dute gaur gurasoentzat

Zubitxo kaleko Asiako liztorren kabia kentzea ez dute lortu

Oiartzungo Herri Azoka Taldeak Negu Festa antolatu du biharko, udazkenari agur esan, eta neguari ongietorria emateko. Azokarekin batera, honakoak izango dira Kontzejupean: Talo, gazta, ezti eta sendabelarrekin etxeko alkohola nola egin ikusi eta ikast...

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak 3 urtetik gorako haurrentzat Etxean goxo emanaldia antolatu du Kutxak lagunduta. Asteartean 18:00etan izango da Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias, 11).

Hezkuntzan izaten ari diren murrizketak ikastetxeen haserrea piztu du, eta Langaitz Ikastolan ere murrizketa horiek salatu zituzten atzo ikasle, irakasle zein gurasoek. Zehazki, Lehen Hezkuntzako eraikinaren aurrean elkartu ziren hamarnaka lagun.

Gaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.

Futbola Erregional Ohorezko Maila. Oiartzun-Hondarribia. Bihar, 15:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Emakumeen Bigarren Maila. Eibar-Oiartzun. Etzi, 15:30ean, Eibarko Unbe zelaian. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gamon. Bihar,...

San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak hilabete osorako egitaraua egin dute, presoen eskubideen alde. Honakoa da: Astelehena 3. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean Asteazkena 5. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren e...

Eskola Pilota jardunaldia egingo dute bihar, Haurtzaro eta Elizaldeko pilotalekuetan, 16:00etatik aurrera. Gainontzeko kirolariek ezingo dituzte erabili frontoiak tarte horretan.

Joxe Kruz Sarasolaren Pikoketako publiometroak, metro koadroko 385 euri litro jaso zituen urrian. Iazko urrian 120 euri litro egin zituen.

Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani l...

La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Usurbilen jokatuko du bihar, Atez Ate Usurbilen kontra, Euskal Ligako hamargarren jardunaldian. Oiardo kiroldegian izango da partida, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Joan den asteburuan Trapagaran menderat...

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira