Zubitxo kaleko Asiako liztorren kabia kentzea ez dute lortu
Zubitxo kaleko Asiako liztorren kabia kentzea ez dute lortu
Suhiltzaileek ez dute lortu atzo arratsean eta gaur goizean saiatu ondoren, Zubitxo kaleko zuhaiztian dagoen Asiako liztorren kabia kentzea. Ordubete pasatxo eman dute gaur goizean kabia bota nahian, baina ez dute lortzerik izan eta orain basozainen ardura izango da Asiako liztorren kabia . Tiroka botako dute azken horiek kabia eta barruan dauden liztorrak suntsitu ondoren, udaltzainek jakinarazi dutenez, ez dute ordea, datarik zehaztu.
Lezon, Asiako liztorren 21 kabi kendu dituzte udaltzainek emandako informazioaren arabera.


