Irun Hiria Musika Banda Kultur Taldeak Santa Zezilia ospatuko du igandean, azaroaren 25ean eta horrekin batera, Primitivo Azpiazu omenduko du, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santanoz gain, Irun Hiria Musika Bandako Jose Maria Rastrilla presidentea eta taldeko zuzendari eta Azpiazuren biloba Iñaki Gurrutxaga izan dira agerraldian. Azpiazu Irungo doinu ezagun ugari konposatu zituen bere bizitzan zehar, tartean, Real Unioneko eta Euskal Jirako ereserkiak, edota Inauterietako sardinaren ehorzketakoa ere. Hala, alkatearen hitzetan “merezitako omenaldia” egin nahi dio hiriak Azpiazuri. Horrez gain, Santa Zezilia eguna ospatzeko egitaraua antolatu du igandean Irun Hiria Musika Bandak. Eguneko egitaraua eta Azpiazuren omenezko kontzertuan joko diren kantak ondokoak dira: Santa Zezilia eguneko egitaraua: Kalejira San Juan plazatik Junkal elizaraino, 10:15ean. Urtean zehar hildako musikari eta senideen omenezko meza, Junkal elizan, 10:30ean. Kalejira San Juan plazara bueltan, 11:30ean. Azpiazuren omenezko kontzertua Amaia KZn, 12:30ean. Anaitasun bazkaria Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan, 14:30ean. Kontzertua: Music for a festive occassion. Obertura. Jan Haderman Ermitaren ondoan. Euskal olerkia. Felix y Julian Lavilla Biribilketa. Manuel Gainza Guadix. Chef. Maite Ederra. Primitivo Azpiazu Ama Xantalen. Aldapa. Jaien bukaera. Primitivo Azpiazu
Euskararen Nazioarteko Eguna 2012 Irunen lehen aldiz egingo dute aurten. Horren berri eman dute gaur elkarte ezberdinetako eragileek eta Irungo Udaleko Euskara delegatu Fernando San Martinek. Miren Polo Betti Gotti elkarteko kideak azaldutakoaren arabera, “euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen”. Eta hasieran bildutako elkarteak, besteak beste, ziren: Antxeta Irratia, Betti Gotti euskara taldea, Bidasoko Euskal Kultur Taldea (EKT), Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten Euskara Elkartea eta Irungo AEK. Hala, hamaika helburu dituztela adierazi du Polok, “baina lanean nonbaitetik hasi behar ginen, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekin genion”. Era horretan, beste hainbat eragilerekin harremanetan jarri zirela azaldu du, eta Irungo Udala, Irungo Atsegiña, Motor elkartea eta Luma aldizkariak egitasmoarekin bat egin zuten. Asteburu bat baino gehiago EKTn bildutako elkarte eragileek Miren Polo bidez adierazi dutenez, “jakitun gara asteburu bateko lana baino askoz ere gehiago behar dugula Irunen”. Eguneroko erabilera da eragileek “erdietsi” nahi dutena eta “edonon, edonoiz eta edonorekin aritu nahi dugu euskaraz; hitz batean, euskaraz bizi nahi dugu”, ondorioztatu dute. Horiek horrela, Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua ezagutzeko hemen klik egin.
Bidasoko XII. Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Kultur zinegotziak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Zinemaldia azaroaren 27tik 30era bitartean garatuko da, Amaia KZn eta Oiasso museoan bertan. Europan izango diren hiru estreinaldi nabarmendu ditu Urteagak berrikuntza gisa: “horietako bat berezia da guretzako eta ilusio handia egiten digu. Izan ere, Ponpeian grabatuta dago, Arkeolanek eta Oiasso museoak lagundutako indusketa batean zehazki”. Halaber, Roveretoko (Italia) eta Bordeleko zinemaldi arkeologikoetan saritutako bi film ikusi ahal izango dira Bidasoko zinemaldian. Egitaraua ezagutzeko Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak, metro koadroko 385 litro jaso zituen urrian. 2011ko hilabete berean, 120 euri litro bota zituen. Beraz, aurtengo urrian 265 euri litro gehiago bota ditu.
Futbola Ohorezko Maila Hondarribia-Trintxerpe. Larunbata, 15:30ean, Hondartza futbol zelaian. Saskibaloia Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Bembibre PDM. Larunbata, 19:00etan, Hondartza kiroldegian. Eskubaloia Euskal Liga La Bacaladera Hondarribia-T...
Azaroaren 25aren harira, bozeramaileen batzordeak adierazpena atera du. Bertan, “indarkeria matxistarekiko erabateko gaitzespena” agertu du, eta zehazki, “emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpen eta edozein sexismo forma̶...
Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa...
Goizeko 09:00etatik 13:00etara elkartuko dira bihar (larunbata) Muara elkartean Sortu alderdiaren eratze prozesuaren eztabaidan parte hartu nahi dutenak. Ezker abertzaletik gogoratu dute eztabaidatuko duten oinarri ideologikoen ponentzia Internetetik j...
HONDAE Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak antolatuta, Hondarribiko Hirigune Historikoari bisita egingo diote igande honetan, 10:30ean Kasino Zaharretik abiatuta. Ernesto Goirizelaiak gidatutako ibilbidea izango da eta HONDAEtik ziurtatu dute R...
2012ko ekainaren 23an herriko plazan egin zidaren omenaldiari buruz ari naiz, nola ez. Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiot publikoki Donibaneko herriari. Esker bereziak ekitaldia antolatu zuen Karrakela Komandoari, laguntza eskaini zuten guzti...
Hilaren 30a hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du Herrirak, ohi bezala 20:00etan, Doneztebe plazatik hasita. Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afar...