
Bilduren udal taldeak, elkarlanean, hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako, Udal Musika Kontserbatorioko auditorioan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Larru gorritan uzten zaituen egoerari, gizarte ekintza! lelopean Adiskidetuak, Elkartzen eta Berri Otxoak elkarteen parte hartzeaz gain, Maria del Rio Gipuzkoako Foru Aldundiko Prestazio Ekonomikoen zuzendaria ere bertan ariko da hizketan. Bilduko Olatz Agirrek azaldu duenez, azken urtean “troika eta erreskatearen hamaika sinonimo” gehitu zaizkio eguneroko hiztegiari. “Makroekonomia termino horien gainetik milaka familiren errealitatea” dagoela nabarmendu du, “urte gutxian beren burua gizarte bazterketan murgilduta ikusi dute. Lanpostu duin bat, etxekoei jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea, gure gaitasunen gainetik bizitzea dela deritzote”, gaineratu du. Horiek horrela, “babesgabetasun instituzionalari” aurre egiteko, “erantzuna kalean dagoela” uste dute zinegotziek. Hori dela eta, “buruz buru lan egiten dute jendartearengan” sinesten dute eta “horregatik, elkartegintza eta errealitateak lehen eskuz babesteko apustua” egin dute. Parte hartzaileak Hitzaldian izango diren elkarteen artean, Elkartzen, Adiskidetuak eta Berri Otxoak daude. Lehenak giza eskubideen alde lan egiten duen bitartean, Adiskidetuak etorkinekin arlo komunitarioa lantzen duen elkarte irundarra da. Berri Otxoak elkarte bizkaitarrak,bere aldetik, gizarte bazterketaren kontra eta giza eskubideen alde lan egiten du. Hitzaldian jorratuko dituzten gaien artean honakoak daude, besteak beste: “Gizarte laguntzak Lanbidek kudeatzen dituenetik sortutako arazoak, osasun txartel berria, elikagai bankua…”.

Garapen iraunkorrerako diru laguntzarik eskatu ez izan leporatu dio EAJk gobernu taldeariri

Abenduaren 1ean TEDx Pasaia Women ekitaldia antolatu dute, eta bertan “merezi duten ideiak” partekatuko dituzte hainbat emakumek. Izan ere, hori da TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinuaren siglak) ekitaldien filosofia, ideiak partekatzearena alegia. Izaskun Barbierrek bere ekimenez antolatu du San Pedroko ekitaldia, Mujer: sueña y actúa! (Emakume: amets egin eta ekin!) lelopean. Goiz osoan zehar hainbat hizlarik hartuko dute parte (ikus egitaraua taulan). Gizartearen hainbat arloetan aritzen diren emakumeak izango dira Ondartxon 08:30etik aurrera hitz egingo dutenak. TED ekitaldiak AEBtan sortu ziren. X hizkiak, berriz, lokaltasuna adierazi nahi du, herriaren edo hiriaren izenak jarraituta. Abenduaren 1ean egingo dutenak izaera hori dauka, foro lokal bat izatearena. San Pedroko zita ez dago kasualitatez jarrita. Izan ere, Washingtonen egun horretan TEDxWomen ekitaldi nagusia egingo dute (bezperan hasiko bada ere), eta munduko 105 hiri gehiagotan ere egingo da (Espainiako estatuan Valentzian eta Bartzelonan bakarrik). Washingtonen bezperan egingo duten saioetako bat ikus ahal izango dute bertaratzen direnek, gosaltzen ari diren bitartean. Ondoren hasiko dira ponentziak, 10:00etan. Bertan emango dituzten hitzaldi guztiek ezaugarri komun bat daukate: hemezortzi minutu baino gehiago ez dute iraungo. “Hizlari bakoitzak izan duten ideia, esperientzia edo sentimendu bat kontatuko du”, esan du Barbierrek, “bere ametsa bete duen ala ez axola gabe”. Hitzaldi horien [...]

Udan, lanak egiteko bi aste edo hiru itxi erabaki ahal izango dute; bi aste aukeratuz gero, ordutegia murriztuko da Elorsoro kiroldegia urtero ixten dute udan, mantenu lanak egiteko. Aurten ere, hiru astez itxi dute, baina hainbat erabiltzaile kexu dira. Hala, datorren urteari begira, bazkideei galdetzea erabaki du kiroldegiak. Bazkideek, datorren urtean kiroldegia bi astez edo hiruz itxi behar den erabakitzeko aukera izango dute. Hiru astez ixtea erabakitzen badute, kiroldegiaren ordutegia egungo berbera izango da. Bi astez ixtea bozkatzen badute, uztailean eta abuztuan 20:00etan itxiko dute kiroldegia, 22:00etan beharrean. Elorsoro kiroldegiko sarreran dagoen mahaian eman dezakete aukera baten edo bestearen aldeko bozka erabiltzaileek, abenduaren 5era arte.

Irunvik jakitera eman duenez, datorren azaroaren 27an Porcelanas-Zubelzu eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da Artaleku kiroldegian, goizeko 11:00etan. Guztira, 90 etxebizitza zozketatuko dira, 90 ganbara eta 90 garajerekin batera. Etxebizitzen zozketa kupo ezberdinetan banatuta dago: lagun batentzat, bi, hiru eta gehiagorentzat. Halaber, behin betiko elbarritsaunen bat duten lagunentzako kupo bat dago. Babes ofizialeko etxebizitzak Irunvitik gogorarazi dutenez, Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen fasean 300 etxe eraiki ziren. Oraindik bigarren fasean zenbat etxebizitza eraikiko diren ez dute zehaztu baina datorren urtean abiatuko direla ezagutzera eman dute. Era berean, San Migel-Anaka eremuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasteko lehen pausoak eman direla adierazi dute Irunvitik.

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langi...

Lan Erregulazioa Txostena aurkeztu du Catelsak; langileak, kaleratze baldintzak jakiteko zain daude Astelehenean egin zuten, oraingoz, azkeneko bilera Catelsako enpresa batzordeak eta enpresaren ordezkariek. Enpresa itxiko zutela jakin eta ia bi hilabetera, berririk gabe jarraitzen dutela salatu dute langileek: «Berdin jarraitzen dugu, zein baldintzetan kaleratuko gaituzten jakin gabe». Kepa Olaiz enpresa batzordeko kideak zehaztu du legezko epeak agortzear daudela, lau bilera egin dituztela, baina hasieran bezala daudela. Urrats bat gehiago egin du enpresak, ordea: Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du eta txosten hori tramitatzeko epearen barruan daude. Duela bi aste eman zien enpresak langileei txostena, balantze ekonomikoekin eta itxieraren arrazoiekin, eta joan den asteleheneko bileran, dokumentu horiek langileei azaldu zizkien, aurrez aurre, datu gehiago jakinarazi gabe. «Enpresak jarraitzen du esaten Catelsa ez dela bideragarria. Guk hori beti zalantzan jarri dugu, eta horrela esaten jarraitzen dugu», gogorarazi du Olaizek. Halakoak tramitatzeko epea 30 egunekoa izaten da eta hamar inguru falta dira epea agortzeko. Enpresak argi utzi du «itxierak ez du atzera bueltarik». Hala, kalera zein baldintzetan joango diren jakin nahi dute langileek. Lehenengo bileran, langileei esan zieten kaleratzeagatik emango zizkieten laguntzak «izugarriak» izango zirela, «legeak jasotzen duena baino hobeak». Langileek, baina, ez dakite laguntza edo kalte-ordain horiek zer eta nolakoak izango diren. [...]