Garapen iraunkorrerako diru-laguntzarik eskatu ez izana leporatu dio EAJk gobernu taldeari
Garapen iraunkorrerako diru laguntzarik eskatu ez izan leporatu dio EAJk gobernu taldeariri
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarriaren aldeko ekimenak sustatzeagatik diruz lagundu dituen udalerrien artean Lezo ez dela azaltzen salatu du Kepa Garbizuk, Lezoko EAJren bozeramaileak.
Gasteizko Gobernutik bultzatutako ekimenak, lurzoruak berreskuratzeko, inguruneko airearen kalitatea hobetzeko eta biodibertsitatea sustatzeko neurriak bultzatzea bilatzen zuela gaineratu du Garbizuk: “Hilaren 16an argitaratu da laguntzen gaineko ebazpena, eta Lezo ez dago diruz lagundu duten udalerrien artean, eta ezta ez onartutako herrien artean ere. Lezo ez bada ageri, bere Udal Gobernuak diru eskaerarik ez egin ez duelako da, ez dago bestelako arrazoirik”.
Justifikazio eskaera
Bilduri laguntza eskaerarik egin ote zuen galdetu ziola EAJk azaldu du bestalde, Garbizuk: “Uztailaren 26ko udalbatzarrean idatziz egin genion galdera gobernu taldeari. Ohi den bezala ez genuen erantzunik jaso ez ahoz eta ez idatziz, ez orduan ezta orain ere”.
Horrenbestez, Bilduri hartutako erabakia “justifika dezala” eskatu dio Garbizuk.