Batzar irekia bihar egingo dute langabeek
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langi...
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langileak mugitzearen garrantzia, “inor ez baita mugituko gure egoera aldatzeko”.