Pasa den asteburuan jokatu dute Trintxerpeko Pintxo Lehiaketaren XI. ekitaldia jokatu dute, Laurak Bat Egunaren barruan. Pintxorik onena Busturia tabernaren Calamardo izan zen.
Irungo Udalak Inauterietako desfilea prestatzeari ekingo dio laster eta ondorioz, bertan parte hartu nahi duten konpartsa eta erakundeekin bilera deitu du, asteazkeneanean, Amaia KZn (19:00) Aurtengo Inauteriak otsailaren 7tik 12ra bitartean garatuko d...
El Pilar taldearen kontra galduta, lehenagotik zaila zen egoera okertu du eskubaloiko Euskal Ligan ari den La Bacaladera Hondarribiak. Gasteizen El Pilar taldearen kontra jokatu beharreko partida hil ala bizikoa zen, eta gol bakarragatik galdu zuen Hon...
Frankismoaren zigorgabetasunaren aurka eta diktaduraren kontra Argentinan abiatutako auziaren aldeko ekitaldia antolatu du Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak, ostegunean. Sostengu ekitaldia Kabigorri Ateneoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Horiek horrela, Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza aurkeztuko du ekitaldian Manuel Blanco Chivitek. La comuna Francoren errepresaliatuen elkarteko kidea da Chivite. Josu Ibargutxik bestalde, Goldatu.org weborriaren aurkezpena ere egingo du ekitaldian. Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea da Goldatu. Bukatzeko, Propaganda ilegal. Itinerario de prisiones (1972-1975) –Propaganda ilegala. Espetxeen ibilbidea (1972-1975)– liburua aurkeztuko du Luis Puicercus, Putxik.
Etzi hasi eta igandera arte, XXVI. Mendi Jardunaldiak izango dira herrian, Giriziaren eskutik. Astean zehar, diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 20:00etan (ostiralean 20,30ean). Igandean, berriz, irteera egingo dute....
200 lagunetik gora bildu da parte hartze prozesuaren lehen astean
Oarsoaldea kirol elkarteko igerilekuek maila ona erakutsi dute Santurtzin (Bizkaia) egindako Euskadiko lehenengo zirkuituan. 13 urtekoen artean 50 metro libretan Oihana Goenaga izan da txapelduna, berak zeukan marka hautsiz (27,67). 15 urtekoen artean,...
Hondarribia Irun saskibaloi taldea esku hutsik itzuli da Kataluniatik, atzo arratsaldean Gironako Fontajau kiroldegian SPAR UniGironaren kontra galdu eta gero (81-62). Gironarrek hasieratik erabakita utzi nahi izan zuten partida eta lehen laurdena 22-1...
Futbola Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Urola: 2-2. Emakumeen Bigarren Maila. Zarautz-Oiartzun: 0-0. Lehen Erregionala. Oiartzun-Pasaia: 2-1. Gazteak. Ohorezko Maila. Santo Tomas Lizeoa-Oiartzun: 2-2. Gazteen Lehenengo Maila. Dunboa-Oiartzun: 2-0....
SASKIBALOIA Senior emakumeak Oiarso-Tecnun: 30-42 Senior gizonak Oiarso-Viento Sur: 74-60 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Bidasoa Irun: 26-26 Emakumeen Euskal Liga Ereintza-Atez ate Usurbil: 21-17 FUTBOLA Erregional Ohorezko ...
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko helburuarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irungo kolektiboek eta udalak. Iragan ostiralean ere, Txingudi Antisexista (TAS) plataformak prentsaurrekoa eman zuen azaroaren 25aren mobilizazioen berri emateko. Tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogora ekarri nahi izan dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomi Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”. 2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko Auzitegian –Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan– 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eskaini zien genero indarkeria medio. Egitaraua: Azaroak 19, astelehena Genero indarkeriaren prebentzioa nerabe eta gazte bikoteengan dokumentuaren aurkezpena udalaren eskutik. Udalaren Emakumea eta Berdintasuna Batzordearen weborrian eskura daiteke. Azaroak 21, asteazkena Emakumeen aurkako indarkeria: eta nik zer egin dezaket? hitzaldia Yolanda Cervero hizlariaren eskutik. Argoiak elkarteak antolatu du solasaldia elkartearen egoitzan bertan –Bertsolari Uztapide kalea, 6–, 17:00etan. Genero indarkeriaren aurkako dantza eta musika ekitaldia, Amaia KZn, 19:00etan. Azaroak 22, osteguna Mariposas en el hierro –Tximeletak burdinean– dokumentala Oiasso Erromatarren Museoan, Gaurko Andreak elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ikus-entzunezkoaren ondoren, Izaskun Moyuarekin eta Arantza Madiaragarekin solasaldia izango [...]
Ostegunean musikariek euren zaindari Santa Zeziliaren Eguna ospatuko dute, eta horren harira, bi kontzertu antolatu ditu Itsas Mendi Musika Taldeak Donibanen. Ostiralean Pasaiatxo, Pasaia Txiki eta Pasaia abesbatzek errezitaldia emango dute San Joan Ba...
Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak Behe Bidasoako uraren eta zaborren tasen igoera salatu du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Taldeak Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen aurka jotzen du komunikatuan. Lehenik eta behin, Txinzerrek egiten duen uraren kudeaketa kolokan jartzen dute ekologistek. Izan ere, kontsumorako eta zentral elektrikoei saltzeko ustiatzen dutela salatu du kolektiboak eta ondorioz, “kudeaketa gardena” egiteko eskatu du. Horrez gain, Jaizkibel mendian egiten ari diren zundaketak ere aipatzen ditu talde ekologistak eta horiek “denon onurarako edo gutxi batzuen irabaziak loditzera” zuzenduko ote diren argitzeko galdegin du Eguzkik. Atez atekoa eta edukiontzi marroia Eguzi taldeak zaborren kudeaketaren inguruan ere mintzatu da oharrean. “Udalen –Irungoa eta Hondarribikoa– eta Txinzerren informazio falta salatu nahi dugu”, adierazi dute, “ez baitute zaborren bilketa metodo ezberdinen, ezta atez ateko sistemaren berri eman nahi izan”. Hala, gaur egun erabilitako sistemen artean atez atekoa “berreskurapen eta hondakin berziklapenari dagokionez, erginkorrena eta iraunkorrena” dela ohartarazi du kolektiboak, eta Kanada, Australia, Austria, Italia eta beste hainbat herrialdeetan orain dela hainbat hamarkada erabiltzen den sistema dela nabarmendu du. Edukiontzi marroiak “%30eko berziklapenera” ez dela ailegatzen salatu du, atez atekoa “%80era iritsi daitekeenean”. Beraz, Txinzerrek berziklatzen eta berziklatzen ez duten bizilagunak berdin tratatzen dituela salatu [...]
FUTBOLA Akitaniako Ohorezko Promozio Liga Eglantins taldeak atseden izan du. ERRUGBIA Frantziako 2. Maila. DF Stade Hendayais-Peyrehorade 24-13 ESKUBALOIA Akitaniako Eskualdeaurrekoa Angelu Biarritz Olimpique-Stade Hendayais 20-28 E...
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Aretxabaleta-Hondarribia 0-0 SASKIBALOIA Emakumeen Liga SPAR UniGirona-Hondarribia Irun 81-62 ESKUBALOIA Euskal Liga El Pilar-La Bacaladera Hondarribia 26-25
2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu aldundiko ordezkaritza batek bihar, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Martin Garitano ahaldun nagusia izango da bertan, ordezkaritzaren buru. Erakundetik esan dutenez, “herritar guztie...
Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak berdinketa lortu zuen atzo arratsaldean Aretxabaletan, hamargarren jardunaldiko partidan. Berdeak serio aritu ziren defentsan, baina Mikel Llorente entrenatzaileak onartu duenez, “erasoan kosta egiten z...
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Amorebieta 2-0 Erregional Ohorezko Maila Beti Gazte-Real Union B 0-1 Preferente Maila Euskalduna-Mariño 1-2 Behobia-Usurbil 0-4 Emakumeen Euskal Liga Hernani-Mariño 1-3 SASKIBA...
Ostiralean UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan segituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten, bigarrenen arteko lehian. Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita. Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen bana berdintzeko. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren. Andrei Birlan Endika Diezen kontra nagusitu zen eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion. Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten. Zazpi talde lau puntuko tartean Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren sailkapena estututa geratu da lehen postuetan, CajaSur Priegok irabazi zutelako eta hirugarren jarri delako. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude —lau partida irabazi eta bat berdinduta—, CajaSur Priego zortzirekin —partida bat gutxiago jokatuta—, eta sei punturekin hiru talde daude: DKV Borges zazpirekin eta Mataro, San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagena seiekin. Heldu den asteburuan behin behineko lidergoa izango da jokoan, Artealen kontra ariko baita Leka Enea, Galizian. Berdindu ezean, bietako bat bakarrik [...]
Sortu ezkerreko alderdi independentista berria eratzeko prozesuan murgilduta daude. Batzarrak egiten ari dira herriz herri, eta Pasaiako barrutien txanda larunbat honetan izango da. Donibanen eta Antxon goizean egingo dituzte bilerak. Lehenengoan, Vict...