Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Berdindu arren lidergoari eutsi dio Leka Eneak

Ostiralean UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan segituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten, bigarrenen arteko lehian. Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita. Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen bana berdintzeko. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren. Andrei Birlan Endika Diezen kontra nagusitu zen eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion. Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten. Zazpi talde lau puntuko tartean Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren sailkapena estututa geratu da lehen postuetan, CajaSur Priegok irabazi zutelako eta hirugarren jarri delako. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude —lau partida irabazi eta bat berdinduta—, CajaSur Priego zortzirekin —partida bat gutxiago jokatuta—, eta sei punturekin hiru talde daude: DKV Borges zazpirekin eta Mataro, San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagena seiekin. Heldu den asteburuan behin behineko lidergoa izango da jokoan, Artealen kontra ariko baita Leka Enea, Galizian. Berdindu ezean, bietako bat bakarrik [...]

admin
Bidasoa
2012/11/19

Ostiralean UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan segituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten, bigarrenen arteko lehian.

Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita.

Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen bana berdintzeko. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren. Andrei Birlan Endika Diezen kontra nagusitu zen eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion. Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten.

Zazpi talde lau puntuko tartean
Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren sailkapena estututa geratu da lehen postuetan, CajaSur Priegok irabazi zutelako eta hirugarren jarri delako. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude —lau partida irabazi eta bat berdinduta—, CajaSur Priego zortzirekin —partida bat gutxiago jokatuta—, eta sei punturekin hiru talde daude: DKV Borges zazpirekin eta Mataro, San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagena seiekin.

Heldu den asteburuan behin behineko lidergoa izango da jokoan, Artealen kontra ariko baita Leka Enea, Galizian. Berdindu ezean, bietako bat bakarrik geratuko da Superdibisioaren lehen postuan, atzeratutako partidan Priegok egiten duenaren zain.

Ohorezko Mailakoen porrota
Leka Enearen Ohorezko Mailako taldean 1-5 galdu zuen Liceo Casino Vailagarciaren kontra, igandean Hirubide ikastetxeko kiroldegian jokatutako partidan. Porrotarekin, sailkapeneko seigaren postura jaitsi dira irundarrak, Club de Mar eta Artealekin beridnduta —baina bi talde horiek baino partida bat gutxiago jokatuta—. Ligako lehen hiru lehietan garaile irten eta gero, azken hirurak galdu ditu Leka Eneak. Datorren asteburuan Zaragozan jokatuko dute, Heliosen kontra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.