Euskadiko bi marka hautsi dituzte Oarsoaldea kirol elkarteko igerilariek
Oarsoaldea kirol elkarteko igerilekuek maila ona erakutsi dute Santurtzin (Bizkaia) egindako Euskadiko lehenengo zirkuituan. 13 urtekoen artean 50 metro libretan Oihana Goenaga izan da txapelduna, berak zeukan marka hautsiz (27,67). 15 urtekoen artean,...
Oarsoaldea kirol elkarteko igerilekuek maila ona erakutsi dute Santurtzin (Bizkaia) egindako Euskadiko lehenengo zirkuituan. 13 urtekoen artean 50 metro libretan Oihana Goenaga izan da txapelduna, berak zeukan marka hautsiz (27,67). 15 urtekoen artean, marka hautsi du ere Elena Rodriguez Oarsoaldeako igerilariak: Itziar Armentia gasteiztarrak 1997tik zeukan denbora hobetu du 4 ehunenekoetan: 1.13,44.
Kirol elkarteko beste igerilariek ere maila ona erakutsi dute: Iosu Urrutia, Eider Peña, Ainhoa Goenaga eta Amaia Caballero. Hain zuzen, Caballero, Rodriguez, Urrutia eta Ainhoa Goenaga Espainiako Txapelketa jokatuko dute hurrengo asteburuan, Palman (Herrialde Katalanak).