
Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte hasierako jaia prestatu du hilaren 20rako. 17:00etan izango da elkartean bertan. Jaialdi horretan emango dute ikasturte berrira begira antolatu dituzten ekintzen berri. Era berean, bingoan jokatzek...

Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, etzi (larunbata) hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, 10:00etatik 14:00etara Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu d...

2012-13 ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herrik emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Programa horren barruko ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta horren gain, emakume talde guztien artean hainbat jarduera antolatzeko: ikastaroak, Martxoak 8, erakusketak… Programa horretan urtero mila inguru emakumek parte hartzen dute. Hala ere, ahalik eta emakume gehien animatzea nahi dute, eta horregatik, ekintzetan izena emateko deia luzatu diete. Izena hilaren 18an, 19an eta 20an eman behar da arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Jarduerak: Agustinak (Alai): areto dantzak, pilates, joga, gimnasia eta tai-chi. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, joste tailerrak, oleo pintura, memoria tailerrak, mahai jokoak, eskulanak, informatika eta areto dantzak. Beraun (Erlontzi): pintura, joga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulanak. Erdialdea (Patxiku Zelaia): pilates, gimnasia, euskal dantzak, joga eta areto dantzak. Gabierrota (Laguntasuna): joga, pilates, joste lanak, oleo pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak. Galtzaraborda (Gure Leku): ehoziri lanak, informatika, gimnasia, tai chi, astronomia, joste lanak, mahai jokoak, irakurketa eta idazketa. Iztieta (Gurekin): gimnasia, joste lanak, dioterapia, joga, tai chi, reiki, bordatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic. Kaputxinoak (Gure Goizalde): aerobik, pintura, gimnasia, hip hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, [...]

Donostiako Zinemaldiak bost Donostia Sari banatuko ditu aurten eta horietatik ezagutarazi duten bosgarrena Dustin Hoffman aktoreari emango diote. Horren harira, Hoffmanek Gipuzkoan lan egin izan zuela gogora ekarri du Berria egunkariko Xabier Martin ka...

2009an hasi ziren Gipuzkoako DYAko bolondresak lurradeko zenbait herrietan osasunarekin eta prebentzioarekin zerikusia duten doako jarduerak antolatzen. Hala, datorren astean Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egingo dute Hondarribiko egoitzan (Soroetagain kalea, 6-7), astelehenetik ostiralera. Egunero, hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Hondarribiko DYAko arduradunek azaldu dutenez, “35 urte larrialdiez arduratzeak zerbait erakutsi badigu zera da, prebentzioa dela gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko”. Jarduerak parte hartzaileak izango direla esan dute: “eduki teorikoez gain, mahai ingurua egingo da, non bertaratutakoen testigantzek eta parte hartzaile guztien iritziek lekua izango duten. Astea amaitzeko, hilaren 22an, larunbatarekin, moto istripu baten simulazioa egingo dute DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istripuetan lesioak txikiagotzeko eta ondorio itzuliezinak ekiditeko zer egin behar den erakusteaz gain, motoan kasko egoki bat eramatearen beharraz kontzientziatzeko xedea izango du istripu simulazioak. Heldu den asteko hitzaldi edo ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu (edozein ordutan, egunero) edo e-postaz idatzi behar dute. Programa Hilak 17, astelehena: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak eta Garun-Baskular istripuari helduko zaie. Hilak 18, asteartea: Hesgailuen oinarrizko tailerra eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka barne hartuz. [...]

Irailaren 14tik 16ra bitartean Expogrow azoka izango da Ficoban. Egitaraua: Irailak 14: 11:00 Azokaren irekiera ekitaldia 11:00 Kannabia Graffiti Show, 20:00ak bitartean 11:00-13:30 Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa: Kannabisa, gizartea eta zuzenbidea 12:00 Canna X-treme: Amateur, street eta aldapan. Aldi berean, Khalada Comic: Kinki Bwoyk komikiak sinatuko ditu 13:30 Artx Company Circ: malabaristak… 16:30 Artx Company Circ: monozikloak… 16:00-18:30 Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa: Kannabisa eta osasuna 17:30 Khalada comic: Ariel Olivettik komikiak sinatuko ditu 17:30 Herri kirolak 18:30 Artx Company Circ: aireko dantza… 19:00 Kontzerturako ateen irekiera 20:00 Azokaren itxiera 21:00 Kontzertua: Mademoiselle K 22:15 Kontzertua: Los del gas 23:30 Kontzertua: Marea Irailak 15 11:00 Azokaren irekiera 11:00 Kannabia Graffiti Show, 20:00ak bitartean 11:00 – 13:30 Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa: Esperientziak eta araupen moduak 12:00 Canna X-treme: Pro, street eta aldapan. Aldi berean, Khalada Comic: Jose Fonollosak komikiak sinatuko ditu 13:30 Artx Company Circ: malabaristak… eta Herri Kirolak 14:30 Kontzertua_ Guadalupe plata 16:00 Canna X-treme: Amateur finala, street eta aldapan. 16:00-18:30 Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa: Ondorioak eta proposamenak 16:30 Artx Company Circ: aire dantza… 18:00 Herri kirolak eta Khalada Comic: Ariel Olvettik komikiak sinatuko ditu. Aldi berean, hidroponiari buruzko seminarioa 18:30 Kontzertua: Guadalupe Plata eta aldi berean, Artx Company Circ: malabareak, argia eta sua. 19:00 Kontzertuko ateen irekiera 20:00 Azokaren [...]

Ertzaintzak aste honetan jakinarazi duenez, iragan astean emakume bat bortxatzen saiatu zen 40 urteko gizona Martuteneko espetxean dago astelehenetik, hiru sexu delitu leporatuta. Epaileak larunbatean aske uztea erabaki zuen arren, Ertzaintzak berriz ere atxilotu zuen igandean. Izan ere, beste eraso baten ustezko egile gisa identifikatu zuen Irungo beste emakume batek. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, ostegun gauean 21:30ak aldera emakumea txakurra paseatzen ari zela hurbildu zitzaion gizona. Elkar ezagutzen zuten arren, gizonak sexu mailako irainak egin zizkion eta emakumea alde egiten saiatu zenean, ukituak egin zizkiola salatu du biktimak. Hiru eraso Irunen Azken salaketa horrekin hiru dira dagoeneko ustezko bortxatzaileari leporatutako sexu delituak. Izan ere, ostiral goizaldean emakume bat bortxatzen saiatzen ari zenean, beste emakume bati esker atxilotu zuen Ertzaintzak. Ustezko bortxatzaileak sexu delituengatik aurrekariak izan arren, hurrengo egunean bertan epaiketaren zain aske uztea erabaki zuen epaileak. Horiek horrela, azken salaketarekin hiru dira gizonak egindako ustezko delituak. Ertzaintzaren arabera, gizona Irungo bizilaguna da eta 40 urte ditu, bere pertsonaren inguruko datu gehiagorik azaldu ez duen arren. Herritarren kontzentrazioa Txingudi Antisexista (TAS) koordinadorak erasoa salatzeko helburuarekin kontzentrazioa deitu zuen astelehen arratsaldean. Hala, ostiral goizeko erasoa gertatu zen leku berean, Juan de la Cruz kalean —HAZ bulegoaren ondoan—50 lagun inguru bildu ziren. [...]

Lau denboraldi egin ditu Touringek Erregional Preferentean, eta maila hori ez dela bere tokia erakusteko ordua iritsi zaio. Maila berria, helburu berriak eta horri aurre egiteko aurpegi berriak izango ditu. Egoitz Mendizabal Touringeko Kirol zuzendariaren arabera, aurten helburua Ohorezko Mailan mantentzea izango da, eta gero hortik aurrera zer egin denboraldiak markatuko duela iritzi dio, helburuaren koska igo ala ez. Xede hori lortzeko jokalariak eta entrenatzailea dira gakoa. Aurten Manu Merino izango da entrenatzailea, Real Union Btik ekarria. Mendizabalek gustuko du bere lan egiteko modua: “Entrenamenduetan intentsitate asko sartzen du, eta taktikoki ere nire ideiak dituen entrenatzailea da. Taldean ondo integratzen bada lan polita egin dezake”. Bestetik, jokalariak daude. Hilabete hasieran aurkeztu zuten talde osoa, eta horien artean 11 dira Touringek fitxatu dituen jokalariak. Jokalari berriak Antiguoko, Reala, Pasaia zein Beti Onatik taldeetatik etorri dira, eta garrantzitsutzat jo du Kirol zuzendariak horiek taldera ondo moldatzea. Oro har, “bloke gaztea” mantendu dutela azaldu du Kirol zuzendariak: “Hiru beterano mantendu ditugu, laugarren bat Pasaiatik fitxatu dugu, eta gainontzeko guztiak 25 urtetik beherakoak dira”. Gaineratu duenez, “zailtasunak gainditu eta jokatzen zentratuz gero, taldea lehiatzeko prest egon daiteke”. Hain zuzen, zailtasun ugari izango dituzte maila berrian. Beste taldeen esperientzia izango da nagusiena: “Kanpora joan eta [...]

Larunbatean Treku jatetxean afaltzen dutenek, umorezko bakarrizketekin gozatzeko aukera izango dute. The Rolling Bufones hirukoteak eskainiko dizkie bakarrizketak bertaratzen direnei. Asun Serra, Freddy Serendipity eta Marcos Felixek osatzen dute hiruk...

Ana Konpañon eta Santi Angulo. Duela hilabete batzuk Oreretako Eroski supermerkatuko apaletan Euskal Herria esnea ikusi genuen eta huraxe probatzea erabaki genuen. Ona iruditu zitzaigunez, hainbat astetan esne hori kontsumitu genuen, bat-batean esne h...

Datorren larunbatetik aurrera, hilak 15, Sabino Arana kaleko igogailua eta Madalen Karrikako eskailera mekanikoak neguko ordutegiarekin funtzionatzen hasiko dira, hau da, 07:00etatik 23:00etara. Ordutegi berria heldu den urteko ekainaren 15a arte indar...

Bekoerrota eta Altzateko tasak igotzea onartu du udalbatzak

Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jaizkibel mendian egiten den Olearso BTT lasterketaren 22. ekitaldia ospatuko da etzidamu, igandearekin. Parte hartu nahi dutenek gaur dute azken eguna aurretik izena emateko; arratsaldeko 20:00etan itxiko dute epea. Lasterketaren egunean izena eman daiteke ere, goizeko zortzietatik aurrera. Olearso BTT lasterketak 47,6 kilometroko ibilbidea izango du eta gehienez 500 lagunek partu ahal izango dute. Hondartza kiroldegitik abiatuko dira, 09:00etan, eta ordu bete lehenago hasiko dira zenbakiak banatzen. Antolatzaileek, besteak beste, hornidura likido eta solidoa eta laguntza medikoa eskainiko dute. Gainera, proba amaituta, hamaiketakoa, dutxak eta masajeak izango dira parte hartzaile guztientzat.

Portu auzoaren bilakaera XVIII. mendetik gaur egunera arte, hori da Javier Sagarzazu margolariak Arkupe arte galerian muntatu duen erakusketan ikus daitekeena. Batez ere argazki zaharrak bildu ditu Sagarzazuk, baina badira ere akuarelak, garai bateko p...

Irungo Udaleko Berdintasun Batzordeak emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko hileroko elkarretaratzea deitu du, larunbatean Zabaltza plazan (12:00). Batzordeak “herritarrek genero indarkeriaren biktima guztiekin bat egin dezaten” eskatu du, “jendaurrean erasotzaileekiko gaitzespena eta errefusatzea” erakusteko helburuarekin. Emakumeenganako indarkeriarik ez lelopean “tratu txar mota guztiak arbuiatu nahi dira, nola etxe barruan, hala bide publikoan” gertatzen direnak.

Bera Bera Patineskolak klaseak emango ditu ostegunero, Artaleku kiroldegian. Eskolatik jakinarazi dutenez, lau talde osatzeko aukera dago: 10 urte azpiko umeak alde batetik, eta heldu hasiberriak bestetik. Horrez gain, hobekuntza mailakoak eta 11-15 urte arteko gaztetxoak ere ikasteko aukera izango dute. Informazio gehiagorako: patineskola@berabera.com edo 605728412 telefonoan.

Helduei eta txikiei trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko ikastaro berria abiatu du Auntxa Trikitixa Eskolak. Klaseak astean behin eta ordubetekoak izango dira eta klaseez gain, emanaldi bereziak prestatzeko taldekako saio bereziak izango dira. Horrez gain, ikasteko garaian metodologia desberdinak erabiltzen ditu eskolak ikasleen gaitasunak eta ezagutzak garatzeko asmoarekin. Hala, zenbakien bitartez, aurrez aurre edo solfeo bidezko metodoak erabiltzen dira. Izena emateko interesa dutenak 943 618839 edo 615790510 telefono zenbakietara dei dezakete.

Bihar, Errenteriako Udalak Errepublikako azken Udalbatza omenduko du, 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Tartean, Serapio Mendarte EAJko zinegotzia izandakoa dago. Bere alaba Miren Mendarteri (Errenteria, 1929) egindako elkarrizketa argitaratuko du b...

Jose Luis Insaustiren bildumako erraldoien eta buruhandien errepliken zein argazkien erakusketa Kultura Aretoan egongo da ikusgai, hilaren 14ean hasita eta 28ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.