Dustin Hoffman Hondarribian egon zenekoa
Donostiako Zinemaldiak bost Donostia Sari banatuko ditu aurten eta horietatik ezagutarazi duten bosgarrena Dustin Hoffman aktoreari emango diote. Horren harira, Hoffmanek Gipuzkoan lan egin izan zuela gogora ekarri du Berria egunkariko Xabier Martin ka...
Donostiako Zinemaldiak bost Donostia Sari banatuko ditu aurten eta horietatik ezagutarazi duten bosgarrena Dustin Hoffman aktoreari emango diote. Horren harira, Hoffmanek Gipuzkoan lan egin izan zuela gogora ekarri du Berria egunkariko Xabier Martin kazetariak.
Hondarribian, Portu auzoan izan zen, 1973 urtean, Franklin J. Schaffnerren Papillon film ezagunaren grabaketaren hasieran. Herritar askok parte hartu zuten grabaketa horretan. Irunen eta Donostian ere grabatu zituzten irudiak Papillon filmerako.

