DYAren Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea, astelehenetik
2009an hasi ziren Gipuzkoako DYAko bolondresak lurradeko zenbait herrietan osasunarekin eta prebentzioarekin zerikusia duten doako jarduerak antolatzen. Hala, datorren astean Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egingo dute Hondarribiko egoitzan (Soroetagain kalea, 6-7), astelehenetik ostiralera. Egunero, hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Hondarribiko DYAko arduradunek azaldu dutenez, “35 urte larrialdiez arduratzeak zerbait erakutsi badigu zera da, prebentzioa dela gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko”. Jarduerak parte hartzaileak izango direla esan dute: “eduki teorikoez gain, mahai ingurua egingo da, non bertaratutakoen testigantzek eta parte hartzaile guztien iritziek lekua izango duten. Astea amaitzeko, hilaren 22an, larunbatarekin, moto istripu baten simulazioa egingo dute DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istripuetan lesioak txikiagotzeko eta ondorio itzuliezinak ekiditeko zer egin behar den erakusteaz gain, motoan kasko egoki bat eramatearen beharraz kontzientziatzeko xedea izango du istripu simulazioak. Heldu den asteko hitzaldi edo ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu (edozein ordutan, egunero) edo e-postaz idatzi behar dute. Programa Hilak 17, astelehena: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak eta Garun-Baskular istripuari helduko zaie. Hilak 18, asteartea: Hesgailuen oinarrizko tailerra eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka barne hartuz. [...]
2009an hasi ziren Gipuzkoako DYAko bolondresak lurradeko zenbait herrietan osasunarekin eta prebentzioarekin zerikusia duten doako jarduerak antolatzen. Hala, datorren astean Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astea egingo dute Hondarribiko egoitzan (Soroetagain kalea, 6-7), astelehenetik ostiralera. Egunero, hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dituzte, 19:00etatik 21:00etara.
Hondarribiko DYAko arduradunek azaldu dutenez, “35 urte larrialdiez arduratzeak zerbait erakutsi badigu zera da, prebentzioa dela gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunen agertzea saihesteko”. Jarduerak parte hartzaileak izango direla esan dute: “eduki teorikoez gain, mahai ingurua egingo da, non bertaratutakoen testigantzek eta parte hartzaile guztien iritziek lekua izango duten.
Astea amaitzeko, hilaren 22an, larunbatarekin, moto istripu baten simulazioa egingo dute DYAren ordezkaritza inguruan, 12:00etatik 13:00etara. Horrelako istripuetan lesioak txikiagotzeko eta ondorio itzuliezinak ekiditeko zer egin behar den erakusteaz gain, motoan kasko egoki bat eramatearen beharraz kontzientziatzeko xedea izango du istripu simulazioak.
Heldu den asteko hitzaldi edo ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu (edozein ordutan, egunero) edo e-postaz idatzi behar dute.
Programa
- Hilak 17, astelehena: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak eta Garun-Baskular istripuari helduko zaie.
- Hilak 18, asteartea: Hesgailuen oinarrizko tailerra eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka barne hartuz.
- Hilak 19, asteazkena: Etxeko Istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia erredurak, erorketak, intoxikazioak…helduz.
- Hilak 20, osteguna: Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra non bertaratutako guztiek oinarrizko mugimenduak praktikatu ahal izango dituzten.
- Hilak 21, ostirala: Zure bihotza zaintzea hitzaldia non bizitza osasungarri bat eramateko kontuan izan beharreko alderdi guztiez hitz egingo den.

