Santi Vicente Altxu 2006an zendu zen oreretarrak badu bere kalea Gaztaño auzoan. Gaur egin dute kalearen inaugurazio ekitaldia, baina dena ez da horretan gelditu: omenaldia ere egin diote auzotarrek, eta errenteriarrek oro har. “Nonahi z...
Eguraldi eskasari aurre egin diote gaur antxotarrek San Fermin Txikietan. Goizetik izan dira ekimenak, baina nabarmenena herritarrei barrutik osotik egin duten Lib Dub-a izan da. Horrez gain txu-txu trna, harrentzako jolas japoniarrak, erraldoi eta bur...
ELA sindikatuak erantzuna eman du aste honetan Irungo udal gobernuak gabonetako aparteko ordainsariaz egindako adierazpenaren aurrean. Udalak azaldu zuen aparteko ordainsaria ordaintzeko formulak aztertzen ari zela eta, horren aurrean, ELAk eskatu dio ...
Datorren asteburuan hasiko da eskubaloiko Zilarrezko Maila eta bertan jokatuko du aurten ere Bidasoa-Irun taldeak. Lehen jardunaldian Torrelavegako Pinta izango dute irundarrek aurkari. Baina, horren aurretik, aurredenboraldiko azken partida jokatuko d...
Bihar, hilak 30, goi mailako antzezlana jasoko du Hendaiako Mendi Zolan kulturguneak, Dejabu Panpin Laborategiaren Gure bide galduak obra. Iaz Errautsak lanarekin gertatu bezala, euskarazko Donostia Antzerki Saria jaso du aurten Dejabuk, Gure bide gald...
Astelehenean, euskararen kale erabileraren datuak aurkeztuko dituzte udalak eta Soziolinguistika Klusterrak. Herritar guztiei irekitako ekitaldia izango da, 18:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Iñaki Morte eta Mercedes Marinas artista irundarrek osatzen duten Ados taldeak azken hilabeteetan sortutako 19 lan erakutsiko ditu urriaren amaiera arte Kabigorri Ateneoan. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzte bi artistek, zeramika piezak tenperatura handiko labeetan sartuz eta esmalteekin eta koloterako beirekin apainduak, eta egurrezko oinarrietan muntatutak. Morte eta Marinasek taldea osatzen dute, eta talde bezala egiten dute lan. Haien ibilbidean ez dago bietako batek egindako lanik, bien artean egiten baitituzte lan guztiak: Mortek sortzen ditu eta Marinasena da dekorazio lana. Ostegunean inauguratu zuten erakusketa Kabigorrin, eta gustura daude emaitzarekin. Gainera, Kabigorri bezalako lekuak nahigo dituzte erakusketa aretoak baino gehiago. Erakuskeaz gain, saldu ere salduko dituzte Kabigorrin jarritako piezak, 90 eta 140 euro arteko prezioan. “Badakigu artea luxuzko produktua dela eta, bizi ditugun garaietan, jendeak ezinbestekoak diren gauzetan gastatzen du dirua. Baina piezak pixkanaka saltzen dira. Erakusketetan saltzen ari gara, eta enkarguak ere egiten dizkigute”, esan dute egileek.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan postaz bozkatu nahi dutenek eskaera urriaren 11a baino lehen egin behar dutela gogorarazi dute Irungo sozialistek komunikabideei bidalitako ohar bidez. Hala, laguntza behar duenak PSE-EEk Irunen duen egoitzatik (...
Atzo aurketu zuen Jose Iturgaiz antxotarrak 1976ko herri kronikak biltzen dituen Remando a contracorriente liburua. Ikusmin handia sortu zuen aurkezpenak, Antxoko aretoa bete-bete egon zelako. Iturgaizek herri kronisten garrantzia nabarmendu zue...
20:00etan hasi ziren atzo Antxoko San Fermin Txikiak: txupinazoa, presoen aldeko sokatira, herri danborrada, sobakillo afaria eta barrilada izan ziren, besteak beste, lehen orduen protagonista. Gaur eguraldi txarrarekin hasi da eguna, baina hala ere fe...
Hilaren 25ean Madrilen egin zuten “akzioa” babesteko #I29 Elkarretaratzea deitu du M15Bidasoa mugimenduak gaur arratsaldean Zabaltza plazan, 18:00etan hasita. Espainiako hiriburuan ere elkartuko dira, eta Irungoek ekintza hori streaming bidez jarraituko dutela esan dute. “Arazo global baten aurrean, erantzun globala” eman behar dela gehitu dute Irungo elkarretaratzearen antolatzaileek. Hilaren 25ean Madrilgo Kongresoa inguratzeko ekintza egin zuten eta poliziak bortizki erantzun zuen. Milaka eta milaka pertsona elkartu ziren Espainiako Gobernuak krisiaren aurrean hartutako neurriekin ezadostasuna adierazteko, eta polizia haien aurka oldartu zen. Hamarnaka zauritu eta atxilotu izan ziren eta, beste gauzen artean, liskarrak, manifestarien artean kamuflatuta zeuden poliziek hasi zituztela salatu dute protestaren deitzaileek. “Polizia eta manifestatzaileen arteko gertakari larriak gertatu izan arren, ekintza arrakastatsua izan zela esan dezakegu. Arrakastatsua, demokraziaren bahiketa ikustarazteko balio izan zuelako, beldurraren txantaje onartezinaren aurrean, herritarren ausardi politikoko adibide garbia izan zelako. Beldur hau da Gobernuak erabiltzen ari duen herraminta sistema defendatzeko, sistema hau, denon onura objetibu bezala hurrun duena eta merkatuen botereari eta espekulazio finantzeroari men egiten diona”, esan dute M15Bidasakoek. Horregatik, deialdi berria egin dute gaur hainbat lekuetan, baita Bidasoan ere. “Ordu berean beste zenbait lekuetan egongo dira kontzentrazioak eta udaletxeak inguratzeko akzioak, adibidez, Asturiasen, Malagan, Mallorkan, Murtzian, Santanderren, Tarragonan, Valentzian, Vigon, Bartzelonan, Italian, [...]
2012-2025 plan estrategikoa martxan jarriko da laster. Urrirako espero dute pixkanaka herritarren ekarpenak jasotzen hastea, eta baita diagnostikoari begira lan egingo duten batzordeak eratzea. Gaur aurkeztu dute plan estrategikoaren ibilbidea Julen Mendoza alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Argi utzi dute plan estrategiko hori legealdi honetatik haruntzago joan behar duela eta alderdi politiko, eragile eta herritar guztien artean eraiki behar dutela. “Guztiak batera ez bada, ez da aterako”, zehaztu du Mendozak. 2011ko abenduaren 3an aurkeztu zuten plan estrategikoa 300 herritarren aurrean, Merkatuzarren, eta herriaren iragan eta etorkizunaren arteko “inflexio puntu” izango zela esan zuten. Mendozak argitu du ideia orokor batetik abiatu behar duela planak, eta gero beste arloetara zabaldu. Adibide gisa jarri du Donostiako Europako Hiriburutzarekin sare bat sortzea izan daitekeela puntu bat. Horiek guztiak baino herritarren parte hartze “zabal eta anitzarekin” jarri behar direla martxan iritzi dio Mendozak, eta horretarako urtebeteko iraupena duen bide orri bat jarriko dute martxan, hiru fasetan oinarrituta dagoena: lehenengoan diagnostiko bat egitea, bigarrenean, plan estrategikoa osatzeko lanak egiten hastea lan ildo estrategikoak identifikatuta; eta azkenik, plan estrategikoa hedatzea. Dagoeneko, urrian hasiko dira lehenengo fasearekin, eta diagnostikoa egiteko hainbat batzorde hasiko dira lanean. Horiek gizarte eragile eta ekonomikoek osatuta egongo dira. Herritarrek euren hitza [...]