Astelehenean, euskararen kale erabileraren datuak aurkeztuko dituzte udalak eta Soziolinguistika Klusterrak. Herritar guztiei irekitako ekitaldia izango da, 18:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Herriko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatuta, Jon Azua ekonomialariak hitzaldia eman zuen astelehenean Manuel Lekuona Bibliotekan. Azuaren arabera, «krisiak badu irtenbidea, baina irtenbide hori gure esku dago».
Udaletxeko langileei aparteko ordainsaria ordaintzeko formulak aztertzen ari dela jakinarazi zuen atzo Irungo Udalak. Prentsaoharraren arabera, Raxoiren gobernuak Lege Dekretuz ukatutako lansaria nola ordaindu dezakeen galdegin zuen tokiko gobernuak eta horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dela adierazi du. Izan ere, Diputazioko langileek aparteko lansaria jasoko dutela baieztatu baitzuen orain gutxi Aldundiak. Hortaz, “legea hautsi gabe aparteko lansaria ordaintzeko formula legalen bat” aurkitu duela dio tokiko gobernuak. Bestalde, udaletxeko langileek 2013ko uztaileko aparteko lansaria pixkanaka jasotzeko formula ere aztertzen ari dela azaldu du udalak. Aurrerapen hori, urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izatea da tokiko gobernuaren helburua. Erantzun sorta Irungo Udalak atzo igorritako prentsaoharrak bizkor jaso zuen lehen erantzuna. Irungo Udaleko Bilduko zinegotzien arabera, “udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiari abenduko ordainsaria emateko errezeta eskaera dela eta, gure ustean errezeta horrek osagai asko ditu baina ezinbesteko osagaia, borondatea da”. Irungo Bilduz gain, Ezker Batua alderdiko Manuel Millan zinegotziak adierazitakoaren arabera, “udalak ez luke Aldundiaren aholkuen zain egon beharko, dekretua ez betetzeko formula ezberdinak daudela badakielako. Eta edozein modutan, Irungo udalak intsumisiorekin bat egiteko aukera du”. Oarso Bidasoko ELA sindikatuak ere desadostasuna agertu du Irungo Udalak egindako adierazpenekin. “Murrizketei ezetz esatea” eskatu du sindikatuak; “erabaki justuagoak hartzeko borondate politikoa dagoen heinean, formula ezberdinak [...]
Illunbe Arraun Elkarteak zilarrezko ezteiak ospatzen ari da urte osoan zehar, eta datorren astean bukatuko dituzte ospakizun horiek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horrela, astelehenean irekiko dute arraun elkartearen 25 urteak laburbiltzen dituen erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan jarriko dute. Illunberen historia guztia azalduko dute erakusketan, baita irabazitako bandera zein garaikur guztiak ere. Argazkiak, erabilitako kirol jantziak, izan dituzten babesleak eta abar ez dira faltako alkateordetzan. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era egongo da irekita. Larunbatean ere zabalik egongo da, baina 20:00ak arte. Gaur zortzi, berriz, arrauna gai bezala hartuta mahai-ingurua egingo dute alkateordetzako pleno aretoan. Arraun munduan pisu handia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Mikel Olazabal EiTBko kirol sailaren zuzendariak; Manu Maritxalar Euskadi Irratiko arraun saioetan hizlari aritzen denak; Juan Mari Etxabek, aurten Urdaibaien entrenatzaile izan denak; Josemi Elduaien Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak; Eduardo Mugerza Zarauzko taldearen presidenteak; Iñaki Mikeo Traineru Kluben Elkarteko buruak eta KAE Ligako zein Colindreseko presidente Eugenio Sanchezek. Gaizka Lasa kazetaria ariko da eztabaida moderatzen. 19:30ean hasiko da mahai-ingurua, eta krisi ekonomiko globalak traineru txapelketetan duen eragina aztertuko dute hizlariek. Horrela, hemendik aurrera krisiak lehiaketak asko aldaraziko dituen aztertuko dute, eta kirol maila parekatuagoa izango den ala ez izango dute hizpide. Krisi ekonomikoak traineru kluben zein txapelketen biziraupenean izan [...]
Urteko bigarren hiruhilabeteko (apirila-ekaina) datuen berri eman du Espainiako Estatuko Etxebizitza Ministerioak. Horren arabera, Oiartzunen bost etxe salerosi zituzten epe horretan, guztiak bigarren eskukoak.
Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zaharrei zuzendutako Ttipi-ttapa programa datorren hilabetearen hasieran abiatuko dute. Ekimenak helduenen osasun fisikoa zein psikikoa lantzeko xedearekin martxan jarri dute. Ildo horretatik, zaharren elkarteak Osakidetzako Osasun Zentroetako Lehen Arreta zerbitzuekin elkarlanean, sei ibilbide diseinatu dituzte Katean, Soroxartan, Plaiaundin, Ibarlan, Santiagon eta Behobian barrena. Hala, ibilbiderik luzeenak 3,9 km ditu, eta laburrenak, 1,8km eta koordinatzaile batek lagunduta egingo dituzte bideak helduenenak. Horiek horrela, ibilbideak norberak bere kabuz edota taldean egin ditzake. Taldeka parte hartu nahi duten lagunek urritik aurrera egin beharko dute, www.irun.org webgunean edo 010 eta 943 50 54 07 telefono zenbakietan.
Futbola Ohorezko Erregional Maila. Mondragon-Oiartzun. Etzi, 16:30ean, Arrasateko Mojategi zelaian. Espainiako Estatuko Bigarren Maila. Añorga-Oiartzun. Etzi, 17:00etan, Añorgako Rezola zelaian. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Aller...
Oarsoaldeko Irrien Elkarteak bilera egingo du bihar goizean Trintxerpeko Udal Euskaltegian. Izan ere, Oarsoaldeko haurrentzako aisia hezitzaile bat garatzeko asmoa dute Irrien Lagunek. Bilera hori 10:00etan hasiko da, eta 13:00etaraino luzatuko da. Haurren aisian interesa duen edonorentzat dago irekita deialdia. Oarsoaldeko Irrien Lagunak Elkarteak hilabeteak daramatza lanean. “Porrotxek ilusioa piztu zigunetik, hor ari gara jo eta ke, haurrentzat (eta ez hain haurrentzat) aisia hezitzailea prestatzen”, esan dute Irrien Lagunek. Euren helburua, aisia talde bezala, ondo pasatzea da, baina heziketa ez dute alde batera utziko, eta horrela, euskara, auzolana, natura, osasuna, ekologia, bizikidetza eta aniztasuna bezalako kontzeptuekin uztartzen saiatuko dira Irrien Lagunak. Horretarako prestatu dute biharko bilera. Egitasmo horretan laguntzeko, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideak izango dira Euskadi etorbideko euskaltegian. Aisia talde horrek, iaz Arrasateko haurrekin landu zuen proiektua azalduko die bertaratutakoei. Haiekin batera Parte Hartuz elkartekoak izango dira, eskualdeko lau herrietako haurrekin garatu daitezkeen programak azaltzeko eta bertakoekin partekatzeko. Irrigintza Jaia Urteko egitaraua zehazteke baldin badago ere, data zehatz bat gorriz markatu dute egutegian: abenduaren 2a. Egun horretan Irrigintza Jaia egiteko asmoa dute Oiartzunen. Lau herrietako taldeak jaia antolatzen hasi direla jakinarazi dute. “Pausoak ematen hasi gara”, jakinarazi dute Irrien Lagunek: “Ekimen zehatzak martxan dira, baina abiatu besterik ez gara [...]
2012-2025 plan estrategikoa martxan jarriko da laster. Urrirako espero dute pixkanaka herritarren ekarpenak jasotzen hastea, eta baita diagnostikoari begira lan egingo duten batzordeak eratzea. Gaur aurkeztu dute plan estrategikoaren ibilbidea Julen Mendoza alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Argi utzi dute plan estrategiko hori legealdi honetatik haruntzago joan behar duela eta alderdi politiko, eragile eta herritar guztien artean eraiki behar dutela. “Guztiak batera ez bada, ez da aterako”, zehaztu du Mendozak. 2011ko abenduaren 3an aurkeztu zuten plan estrategikoa 300 herritarren aurrean, Merkatuzarren, eta herriaren iragan eta etorkizunaren arteko “inflexio puntu” izango zela esan zuten. Mendozak argitu du ideia orokor batetik abiatu behar duela planak, eta gero beste arloetara zabaldu. Adibide gisa jarri du Donostiako Europako Hiriburutzarekin sare bat sortzea izan daitekeela puntu bat. Horiek guztiak baino herritarren parte hartze “zabal eta anitzarekin” jarri behar direla martxan iritzi dio Mendozak, eta horretarako urtebeteko iraupena duen bide orri bat jarriko dute martxan, hiru fasetan oinarrituta dagoena: lehenengoan diagnostiko bat egitea, bigarrenean, plan estrategikoa osatzeko lanak egiten hastea lan ildo estrategikoak identifikatuta; eta azkenik, plan estrategikoa hedatzea. Dagoeneko, urrian hasiko dira lehenengo fasearekin, eta diagnostikoa egiteko hainbat batzorde hasiko dira lanean. Horiek gizarte eragile eta ekonomikoek osatuta egongo dira. Herritarrek euren hitza [...]
Joan den igandean, auto klasikoen ibilaldia egin zuten herrian. Mamutetik 10:00etan abiatu, eta Arditurrira joan ziren topaketara hurbildu zirenak. Han, meategiak bisitatu zituzten gidariek, eta bisitariek autoak ikusteko aukera izan zuten.
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak bultzatuta, Bilduko Oskar Matutek eta Ezker Anitzako Mikel Aranak Errepublika, autodeterminazioa eta independentzia hitzaldia eta eztabaida eskainiko dute datorren asteazkenean, Amaia KZn. Horrez gain, Inork ulertzen ez duen krisia jardunaldiak antolatu ditu elkarte errepublikarrak datorren hilaren 4ean, 10ean, 17an eta 24ean, Irungo Atsegiñan. Lekua: Amaia Kultur Zentroan Ordua: 19:30etan Oskar Matute: Alternatiba alderdiaren bozeramailea (Bildu alderdian integratua) Mikel Arana: Ezker Anitza egingo koordinatzaile nagusia da.
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin batera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garrraio sailburua eta Gerardo Tiedemann euskal Propellerreko burua egon ziren. Hernandok esan zuen Pasaiako zein Bilboko portuak “bateragarriak eta beharrezkoak” direla. Gainera, gogorarazi zuen Gipuzkoan lanpostu gehien dituen enpresa dela portua, 4.500ekin. Horrez gain, portu berri baten alde egin zuen Hernandok, “Pasaiako badia birgaitzea ahalbidetuko duena, alde batetik, eta Gipuzkoari portu azpiegietura moderno bat emango duena, bestetik”.
Joan den astearteko udalbatzarrean Errenteriako Udaleko Kutxako ordezkaria PSE-EEkoa izatea onartu zuten, EAJ, PP eta PSE-EEren aldeko botoen bidez. Errenteria-Oreretako EH Bilduren ustez, hiru alderdi horiek bat egin dute Kutxako ordezkaria aukeratzek...
Catelsa enpresako ESK eta LAB sindikatuetako kideek jakinarazi dute gaur bertan enpresaren zuzendaritzak langileei esan diela lantegia ixteko asmoa dutela 2012an, “modu ezeztaezinean”. 60 pertsonak lan egiten dute enpresan. Automozio sektoreko enpresa da Catelsa, eta Hutchinson taldearen barrukoa da; Total enpresa da taldearen akziodun nagusiena. Langileen arabera, enpresaren jarduera “deslokalizatu” nahi dute, eta Oiartzunen egiten zutena “Errumanian edo Polonian” egingo dutela azaldu dute. Enpresako buruek autogintzako sektorean izaten ari den gainbeheran kokatu dute itxiera, baina langileek salatu dute azken 12 urtean ez dutela inolako inbertsiorik egin Oiartzungo lantegian.
Ados Ceramica Creativa kolektiboak erakusketa antolatu du Kabigorri Ateneoan, urria bukaera bitartean. Iñaki Mortek eta Mercedes Marinasek 19 artelan prestatu dituzte erakusketarako: tenperatura altuko zeramika erregogorra, esmalteekin apainduta eta k...
Joan den astearteko plenoa mamitsua izan zen. Hasteko, espero baino beranduago hasi zen, azken orduan sartutako mozio batengatik. Gainera, zinegotziek gai zerrenda luzea zeukaten eztabaidatzeko, hamabost puntukoa. Horien artean, udalak Kutxako Batzar N...
Igandeko 20:00etatik asteleheneko 05:00ak arte, itxita egongo da AP-8 autobideko herriko sarrera, lanak direla eta. Autoak Pasaiatik sartu edo atera beharko dute.