Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

GKE eta elkarteen atzean herriko pertsonak daudela azalduko dute igande goizean Butroi pasealekuan

Hondarribiko Udalak Hondarribia Elkarlanean ekitaldia antolatu du etzi goizerako Butroi pasealekuan. Eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) eta elkarteei laguntzeko informazio eta hausnartze eguna izango da, baina atzoko aurkezpenean Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako arloko zinegotziak azaldu zuenez, “elkarte horietan aritzen diren bolondresei aurpegiak jarri nahi diegu”. Pelaezek boluntarioen lana goratu zuen eta nabarmendu zuen elkarte horiek aukera ematen diotela udalari beste modu batera banatu ezingo lukeen dirua banatzeko. Ideia udalak elkarteekin iaz egin zituen jardunaldietan jaio zela onartu zuen zinegotziak: “Iruditu zitzaigun biztanleriak ez zekiela udalak zertan gastatzen zuen aurten elkarteen artean banatuko dituen 160.000 euroak, ezta elkarte eta erakunde horien guztien atzean Hondarribiko eta inguruko pertsonak zeudela ere”. Horregatik, “gure inguruko pertsonak direlako”, etzi goizean zeintzuk diren eta boluntario bezala zer egiten duten ezagutzeko aukera izango da. Gainera, megafonia zerbitzua jarriko dute eta esatari bat postuz postu joango da elkarteetako ordezkariei elkarrizketak egiten. Boluntario multzo handia Guztira 24 taldek parte hartuko dute Hondarribia Elkarlanean ekitaldian, baina gehiago direla gogoratu zuen Pelaezek: “Hondarribian boluntaritza multzo garrantzitsua dago. Igande honetan hamabi elkarte eta beste hamabi GKE izango dira, baina herrian gehiago dira. Ez nituzke ahaztu nahi izan kultur eta gizarte arloan lan egiten duten guztiak”. 11:00etatik 14:30era hainbat estalpe [...]

admin
Bidasoa
2012/09/28
Hondarribia Elkarlanean

Hondarribia Elkarlanean ekimeneko lehen jardunaldian 24 elkartek parte hartuko dute

Hondarribiko Udalak Hondarribia Elkarlanean ekitaldia antolatu du etzi goizerako Butroi pasealekuan. Eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) eta elkarteei laguntzeko informazio eta hausnartze eguna izango da, baina atzoko aurkezpenean Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako arloko zinegotziak azaldu zuenez, “elkarte horietan aritzen diren bolondresei aurpegiak jarri nahi diegu”. Pelaezek boluntarioen lana goratu zuen eta nabarmendu zuen elkarte horiek aukera ematen diotela udalari beste modu batera banatu ezingo lukeen dirua banatzeko.

Ideia udalak elkarteekin iaz egin zituen jardunaldietan jaio zela onartu zuen zinegotziak: “Iruditu zitzaigun biztanleriak ez zekiela udalak zertan gastatzen zuen aurten elkarteen artean banatuko dituen 160.000 euroak, ezta elkarte eta erakunde horien guztien atzean Hondarribiko eta inguruko pertsonak zeudela ere”. Horregatik, “gure inguruko pertsonak direlako”, etzi goizean zeintzuk diren eta boluntario bezala zer egiten duten ezagutzeko aukera izango da. Gainera, megafonia zerbitzua jarriko dute eta esatari bat postuz postu joango da elkarteetako ordezkariei elkarrizketak egiten.

Boluntario multzo handia
Guztira 24 taldek parte hartuko dute Hondarribia Elkarlanean ekitaldian, baina gehiago direla gogoratu zuen Pelaezek: “Hondarribian boluntaritza multzo garrantzitsua dago. Igande honetan hamabi elkarte eta beste hamabi GKE izango dira, baina herrian gehiago dira. Ez nituzke ahaztu nahi izan kultur eta gizarte arloan lan egiten duten guztiak”.

11:00etatik 14:30era hainbat estalpe jarriko dituzte Butroi pasealekuan, elkarte bakoitzeko bat. Minbiziaren Kontrako Elkartetik, Elena Olasagastik eskerrak eman zion udalari, jardunaldiak aukera emango dielako egiten duten lanaz informatzeko. “Zer garen, nola egiten dugun lan, bazkideak behar ditugun ala ez, hori guztia azaltzeko aukera izango dugu igandean”, esan zuen.

Jardunaldiak segida izango du arratsaldean, Itsas Etxean, Intocable filmaren emanaldiarekin. Ekitaldia biribiltzeko pelikula egokia dela uste du zinegotziak, “xenofobia eta elkartasuna lantzen dituelako”. Proiekzioaren aurretik herrian lan egiten dute erakunde eta GKEren aurkezpen labur bat egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.