Zazpiak bat izateko bidean
Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten larunbatean, lehen aldiz, Zuberoan, Aloze herrian. Bertan izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak. Udalek Alozeko ikastola lagunduko dute. Egun garrantzitsua izan zen larunbata. Lehen aldiz, Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten Zuberoan. Zehazki, Aloze herrian egin zuten ospakizuna, egun osoko jaiarekin. Azkorria gaztategira bisita egin zuten gerturatu zirenek; poteoa; dantza ikuskizunak ere izan ziren; bazkaria bertsolariekin; musikariak; xiba jolasak; taloak… Denetik izan zen. Han izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak ere. Beste urrats bat egin zuten Zazpiak Bat leloa egi bihurtzeko bidean. Berez, Zazpiak Bat Eguna Zuberoaren eta Oarsoaldea eskualdearen arteko harremanak estutzeko antolatu zuten lehen aldiz 2009an, Oiartzungo eta Lezoko udalek sustatuta. Geroztik, sarea zabaltzen joan da Zazpiak Bat Harreman Sarea osatuz eskualdeko elkarte, talde eta eragileekin. Hainbat proiektu egin ditu harreman sareak urte hauetan, besteak beste: nekazaritza alorrean, industria esparruan eta kulturan. Esparru horietan, auzolanean, hainbat proiektu bultzatu dituzte. Hala, honakoak dira proiektuaren helburu zehatzak, sareko kideek eurek azalduta: «Batetik, esparru sozio-ekonomikoan sareak hedatzea. Bestetik, harreman kulturalak sendotzea. Hirugarrenik, oro har, euskal herritarren arteko harreman sarea sendotzea. Azkenik, lan esparru iraunkorrak hedatzea». Larunbatean, horrez gain, hitzarmen garrantzitsua sinatu zuten, hango eta hemengo ordezkariek. Alozeko ikastolari laguntza Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak Zazpiak Bat Egunean izan ziren Alozen. [...]
Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten larunbatean, lehen aldiz, Zuberoan, Aloze herrian. Bertan izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak. Udalek Alozeko ikastola lagunduko dute.
Egun garrantzitsua izan zen larunbata. Lehen aldiz, Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten Zuberoan. Zehazki, Aloze herrian egin zuten ospakizuna, egun osoko jaiarekin. Azkorria gaztategira bisita egin zuten gerturatu zirenek; poteoa; dantza ikuskizunak ere izan ziren; bazkaria bertsolariekin; musikariak; xiba jolasak; taloak… Denetik izan zen. Han izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak ere. Beste urrats bat egin zuten Zazpiak Bat leloa egi bihurtzeko bidean.
Berez, Zazpiak Bat Eguna Zuberoaren eta Oarsoaldea eskualdearen arteko harremanak estutzeko antolatu zuten lehen aldiz 2009an, Oiartzungo eta Lezoko udalek sustatuta. Geroztik, sarea zabaltzen joan da Zazpiak Bat Harreman Sarea osatuz eskualdeko elkarte, talde eta eragileekin.
Hainbat proiektu egin ditu harreman sareak urte hauetan, besteak beste: nekazaritza alorrean, industria esparruan eta kulturan. Esparru horietan, auzolanean, hainbat proiektu bultzatu dituzte. Hala, honakoak dira proiektuaren helburu zehatzak, sareko kideek eurek azalduta: «Batetik, esparru sozio-ekonomikoan sareak hedatzea. Bestetik, harreman kulturalak sendotzea. Hirugarrenik, oro har, euskal herritarren arteko harreman sarea sendotzea. Azkenik, lan esparru iraunkorrak hedatzea».
Larunbatean, horrez gain, hitzarmen garrantzitsua sinatu zuten, hango eta hemengo ordezkariek.
Alozeko ikastolari laguntza
Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak Zazpiak Bat Egunean izan ziren Alozen. Egun horretan, hain zuzen ere, Alozeko ikastolarekin hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horri esker, lau udalen artean 12.000 euroko diru laguntza emango diote Zuberoako ikastola horri. Zuberoan, Seaskako ikastolak dira euskarazko hezkuntza eskaintzen duten zentro bakarrak.
Gaur egun, bi ikastola daude Zuberoan: Alozekoa eta Sohütakoa. Alozeko ikastolan bi eta zortzi urte arteko ikasleak hartzen dituzte. Azkeneko ikasturtean, 28 ikasle izan ditu ikastola horrek eta pixkanaka-pixkanaka ikasle kopurua gehituz doa.
Hala, ikastolak eta ikastolaren proiektuak aurrera jarraitu ahal izateko emango diote laguntza Oarsoaldeko udalek.
Zazpiak Bat Harreman Sareak badu bloga ere: zazpiakbatsarea.wordpress.com