
Meaka Auzo Elkarteak larunbatetako genealogia tailerrak berriz ere antolatzen hasi da. Momentuz, larunbat honetan da hitzordua.

Irungo Udal Kontserbatorioko Langile Batzarrak udalak hartutako hainbat “neurri kaltegarrien” aurkako jarrera azaldu du aste honetan, komunikabideei igorritako prentsa ohar baten bidez. Musika eskolako langileek ziurtatu dutenez, “soldata murrizketak, izozpenak, aparteko ordainsari murriztuak…” ez dute ondoriorik helburuak lortzeko garaian. “Are gehiago, azken ikasturtean Bikaintasunerako Diploma lortu zen eta inoiz baino emanaldi eta jarduera gehiago antolatu ziren”, gaineratu dute. Hala ere, kezka agertu du langile batzarrak, izan ere “udal gobernu taldeak tasen igoera nabarmena aukeratu du, hobariak ia desagertzea, eta itxarote-zerrendak bertan behera uztea, ikasgaietan minimo kurrikularra ezarriz”. Langileen aburuz, horren ondorio zuzena izango da: “irakasleen lanaldiaren murrizketa, irakasleak kaleratzera iritsi arte”. Hortaz, “irakaskuntzaren kalitatea, ikasle eta familiarekiko asetzea, eta hiriaren bizitza kulturaleko inplikazioa” jaitsi egingo dela uste dute langileek. Hori dela eta, hainbeste urtean egindako lana “bat batean desagertu ez dadin” eskatu du batzarrak. Udalaren erantzuna Irungo Udala bere aldetik, desadostasuna agertu du Udal Musika Kontserbatorioko langileek argitaratutako gutunarekin. Lehenik eta behin, “Irungo Udaleko Udalbatzak botoen gehiengoarekin –25etik 19– onartutako” neurria izan zela argitu du. Horrez gain, 2011. urtean zehar kontserbatorioak “1.547.707 euroko kostua” eduki zuela adierazi du, eta tasek “326.926 euro” bildu zutela. Beraz, “gainontzekoa, 1.220.781 euro, gastu publikoaren bitartez” ordaindu zela gaineratu du. Era berean, “egia da, igoera berandu [...]

Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten larunbatean, lehen aldiz, Zuberoan, Aloze herrian. Bertan izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak. Udalek Alozeko ikastola lagunduko dute. Egun garrantzitsua izan zen larunbata. Lehen aldiz, Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten Zuberoan. Zehazki, Aloze herrian egin zuten ospakizuna, egun osoko jaiarekin. Azkorria gaztategira bisita egin zuten gerturatu zirenek; poteoa; dantza ikuskizunak ere izan ziren; bazkaria bertsolariekin; musikariak; xiba jolasak; taloak… Denetik izan zen. Han izan ziren Oarsoaldeko udaletako ordezkariak ere. Beste urrats bat egin zuten Zazpiak Bat leloa egi bihurtzeko bidean. Berez, Zazpiak Bat Eguna Zuberoaren eta Oarsoaldea eskualdearen arteko harremanak estutzeko antolatu zuten lehen aldiz 2009an, Oiartzungo eta Lezoko udalek sustatuta. Geroztik, sarea zabaltzen joan da Zazpiak Bat Harreman Sarea osatuz eskualdeko elkarte, talde eta eragileekin. Hainbat proiektu egin ditu harreman sareak urte hauetan, besteak beste: nekazaritza alorrean, industria esparruan eta kulturan. Esparru horietan, auzolanean, hainbat proiektu bultzatu dituzte. Hala, honakoak dira proiektuaren helburu zehatzak, sareko kideek eurek azalduta: «Batetik, esparru sozio-ekonomikoan sareak hedatzea. Bestetik, harreman kulturalak sendotzea. Hirugarrenik, oro har, euskal herritarren arteko harreman sarea sendotzea. Azkenik, lan esparru iraunkorrak hedatzea». Larunbatean, horrez gain, hitzarmen garrantzitsua sinatu zuten, hango eta hemengo ordezkariek. Alozeko ikastolari laguntza Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak Zazpiak Bat Egunean izan ziren Alozen. [...]

Astearteko udalbatzarrean bi mozio horiek onartu zituzten zinegotziek, Bilduren aldeko botoekin.

Oarsoaldeko kiroldegietako abonatuek, bost igerileku erabiltzeko aukera izango dute

Alderdi Egunaren harira, EAJk euskal festa antolatu du biharko Batzokiaren atarian, Koldo Mitxelena plazan. Musika eta eta janari edariak ez dira faltako, 19:30etik aurrera: marmitakoa, sardina erreak, pintxoak eta sagardoa… Gonbidapena herritar ...

Joan den astearteko plenoa mamitsua izan zen. Hasteko, espero baino beranduago hasi zen, azken orduan sartutako mozioa baten eraginez. Gainera, zinegotziek gai zerrenda luzea zeukaten eztabaidatzeko, hamabost puntukoa. Horren artean, udalak Kutxako Bat...

2012-2013 ikasturtearen aurkezpena egingo dute gaur Killirikupe Emakume Taldeko kideek, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Astebete beranduago ikasturtea hasiko da, urriaren 3an. Aurten landuko duten gaia Norberak bidea aurkitu eta zailtasunak gaind...

Uxue Urkia judoka oiartzuarrak bidea egiten jarraitzen du, Valentziako (Herrialde Katalanak) Terra i Mar judo taldearekin. Bera eta beste hamalau gazte Japonian daude, entrenatzen eta denboraldiaurrea prestatzen. Hilaren 6an joan ziren hara, eta bihar ...

Joan den urtekoa errepikatuz aurten ere Gauez zabalik, Errenterian ekimena antolatu du biharko Errenkoalde herriko merkatarien elkarteak. Dendak 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta arratsaldetik hasita festa giroan murgilduko dira. Hala, dendetara sa...

Euskal presoen aldeko eskubideen aldeko kontzentrazioa izango da bihar, Zabaltza plazan, arratsaldeko 20:00etan. Irungo Herri Bilguneak adierazi duenez, “bizi osorako kartzela zigorra baimentzen duen doktrina bertan behera uzteko eta Gabriel Zabala askatzeko dinamika abiatuko dugu”. Horiek horrela, “azaroan mobilizazio jendetsua egitea da gure asmoa eta horretarako, indarrak biltzen hasi behar dugu”. Hori dela eta, garrantzitsutzat jo du mugimenduak “azken ostiral honetan ahalik eta jende gehien bertaratzea, hurrengo urratsak zein izango diren ahalik eta gehien zabaltzeko”.

San Migel auzoak jaiak ospatuko ditu asteburu honetan zehar. Hori dela eta, egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak. Irailak 28 18:30 Txupina jaurtiketa parke berritik. Hortik aurrera, buruhandiak eta trikitilariak auzoan barrena ibiliko dira eta ho...

Ingurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule. Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”. Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”. Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”. “Erraustearen mesederako” Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze [...]

Urriko bigarren asteburuan hasiko den Emakumeen Ligako 2012-2013 denboraldia, eta, horri begira, prestaketa lanean jarraitzen du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Joan den larunbatean Anne Peñak gidatzen dituen neskek Euskal Kopa irabazi zuten Zallan, Galdakaoko Ibaizabal taldea menderatuta, eta asteburu honetan Tate Saenz Memorialaren XIV. ekitaldia jokatuko dute, Iruñeko Obenasaren kontra. Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Aurredenboraldiko bigarren partida izango da, Hondartza kiroldegian jokatuko duten lehena, eta klubak uda garaian egindako fitxaketa berriak ezagutzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, talde eraberritu du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligarako. Batez ere kanpoko lerroa indartu dute berdeek: Laura Arroyo EHUrekin jokatzen zuen gaztea, AEBetako Unibertsitate Ligan aritu den Lindsay Harris eskolta eta Lisa Karcic kroaziarra fitxatu dituzte. Gainera Mandisa Stevenson estatubatuarrak eta Sonia Reis portugaldarrak saski azpiko jokoa indartuko dute eta Ana Suarez basea taldera itzuli da, Soller taldean aritu eta gero. Gazteak Goierrin Gazte Mailan aritzen den Hondarribia-Easo taldeak Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatuko du igandean, Aluminios Aleman Goierri taldearen kontra, 12:15etik aurrera. Gazteen Errendimendu Mailako denboraldiko hirugarren jardunaldia izango da, baina bigarrena Hondarribiko taldearentzat, joan den asteburuan atsedena izan baitzuten. Lehen partidan galdu eta gero sailkapeneko azken postuan dira hondarribitarrak. Urretxukoak, berriz, bigarrenak dira, hiru partidetatik bi irabazita. Emakumeen [...]

Irailaren 26ko greba egunarekin bat eginez, ehunka lagunek kaleak hartu zituzten atzo arratsaldean Euskal Herriko sindikatuek deitutako manifestazio ezberdinetan. Hala, Zabaltza plazatik atera eta Hondarribia kalerantz abiatu ziren manifestariak Irunen. Hondarribia kale osoa txiki gelditu zen hainbeste lagunentzat eta manifestazioaren burua biribilgunea igaro ondoren eta bueltako bidea egiten ari zenean, azken manifestariekin gurutzatu zen, Gurutze Gorriaren parean. Kontent agertu ziren deialdiko antolatzaileak parte hartzearekin, eta haserre aldiz, Raxoiren murrizketekin. Horiek horrela, independentziaren aldeko aldarria luzatu zuten manifestariek. Horrez gain, “ez da dirurik falta, lapurrak soberan dira” bezalako leloak entzun ahal izan ziren. Bukatzeko, komunikatua irakurri zuten sindikatuetako kideek, jendez gainezka zegoen San Juan plazan.

19:00etan botako dute txupinazoa eta jaiak igandean bukatuko dira; kontzertuak izango dira bihar nagusi an Migel Jaiak, Oiartzungo auzoetako urteko azkenak, Ugaldetxokoak, bihar hasi eta igandera arte ospatuko dituzte. Bihar 19:00etan botako dute txupi...

Bizkai eta Gipuzkoako kostaldeko 43 museok indarrak batu dituzte, eta Euskal Kostaldeko Sarea sortu dute. Haien artean, Arma Plaza Interpretazio Zentroa dago. Turismoaren Euskal Agentziaren ekimena izan da, abian den Euskal Kostaldearen Turismo Gidapla...

Sueños barridos en Irak –Iraken galdutako ametsak– ikusentzuneko lana emango dute gaurkoan Zure abenturaren bila programaren baitan. Karlos Zurutuzak eta Borja Portuondok aurkeztuko dute lana, Amaia KZ, 19:30ean. Ikusentzuneko ekoizpenak, Abdhiken istorioa lantzen du, nola lan bat lortzeko ordaindu behar duen eta nola pertsonen trafikoa egiten duen mafia baten armiarma-sarean bukatzen duen. Karlos Zurutuza kazetari donostiarra Kurdinstanen berezitutako berriemailea izateaz gain, Bihar kurdu elkarteko kidea da. Horrez gain, 2009. urtean Nawab Bugti Reporting Award 2009 saria jaso zuen, Iranen eta Pakistango Baluchistanen inguruan egindako lanengatik.