Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gutuna: Zero zabor lurralde izateko bidean, aurrera

Garai gogorrak bizi ditugu. Inori ez zaizkio ezezagunak egiten bizi dugun krisiaren ondorioak. Lehen pertsonan jasaten ez duenak, gertu izango ditu krisiaren ondorio latzak pairatzen dituzten senide eta lagunak. Gehienontzat ezaguna da bizi dugun krisi ekonomikoaren jatorria. Bankuek espekulatu zuten eta irabaziak poltsikoratu. Orain, banku espekulatzaileek sortu zuten zuloa estaltzeko, guztiok ordain dezagun dekretuak eta murrizketak datoz bata bestearen atzetik. Hori noski, ezinezkoa izango litzateke bankarien zerbitzura txotxongilo lanean ari den klase politiko baten laguntzarik gabe. Tamalez, zenbait politikariren jokabide lotsagarri hori ez da horretara mugatzen. Enpresa handien morroi zintzoa izateak bere saria izaten du, eta Gipuzkoan ere bada handi-mandi hauei kartara jaten ematen aritzen denik. Errauste planta da bandejan eskainitako kutixi estimatu horietako bat. Berdin da, papera, plastikoa ala ongarria izan, den-dena erraustu eta zabor toxiko bihurtzea. Berdin da milaka herritarren osasuna kaltetzea. Horren kostua? 400.000.000 euro + interesak + unean uneko Bidegi efektua. ‘Asko dela? Berdin da, laguntxoentzat da eta herritar inozoek ordainduko dute. Non dago arazoa? Prentsa alde edukita, herritarrei beharrezkoa dela sinestaraziko diegu eta kitto!’, pentsatuko dute. Baina hasieran esan dugun bezala, ez dira hauek txantxetarako garaiak. Eskubide mozketak, soldata jaitsierak, kaleratzeak eguneroko bihurtu zaizkigu. Zoriak nahi izan du, injustizian oinarritutako eredu hori salatzeko sindikatuek deitutako [...]

admin
Bidasoa
2012/09/26

Garai gogorrak bizi ditugu. Inori ez zaizkio ezezagunak egiten bizi dugun krisiaren ondorioak. Lehen pertsonan jasaten ez duenak, gertu izango ditu krisiaren ondorio latzak pairatzen dituzten senide eta lagunak.

Gehienontzat ezaguna da bizi dugun krisi ekonomikoaren jatorria. Bankuek espekulatu zuten eta irabaziak poltsikoratu. Orain, banku espekulatzaileek sortu zuten zuloa estaltzeko, guztiok ordain dezagun dekretuak eta murrizketak datoz bata bestearen atzetik. Hori noski, ezinezkoa izango litzateke bankarien zerbitzura txotxongilo lanean ari den klase politiko baten laguntzarik gabe.

Tamalez, zenbait politikariren jokabide lotsagarri hori ez da horretara mugatzen. Enpresa handien morroi zintzoa izateak bere saria izaten du, eta Gipuzkoan ere bada handi-mandi hauei kartara jaten ematen aritzen denik. Errauste planta da bandejan eskainitako kutixi estimatu horietako bat. Berdin da, papera, plastikoa ala ongarria izan, den-dena erraustu eta zabor toxiko bihurtzea. Berdin da milaka herritarren osasuna kaltetzea. Horren kostua? 400.000.000 euro + interesak + unean uneko Bidegi efektua. ‘Asko dela? Berdin da, laguntxoentzat da eta herritar inozoek ordainduko dute. Non dago arazoa? Prentsa alde edukita, herritarrei beharrezkoa dela sinestaraziko diegu eta kitto!’, pentsatuko dute.

Baina hasieran esan dugun bezala, ez dira hauek txantxetarako garaiak. Eskubide mozketak, soldata jaitsierak, kaleratzeak eguneroko bihurtu zaizkigu. Zoriak nahi izan du, injustizian oinarritutako eredu hori salatzeko sindikatuek deitutako greba egunean, Gipuzkoako herritar eta langileak lana utzi eta kalera irtengo diren egunean hain zuzen, San Marko Mankomunitatean herritarron xoxak enpresa handien zerbitzura jartzen dituen eredu horretaranzko urrats berri bat egiteko batzarra egitea. Ezusteko handirik gertatu ezean, asteazkenean, San Marko Mankomunitatearen zuzendaritzan aldaketa gertatuko da. Lehendakarigai berriak, Denis Itxasok, bere asmoen berri aurreratu du dagoeneko. Eta zein dira iragarritako bere helburuak? Gaiako bilketa hobetzea? Ez! Hondakinen sorreran murrizketa eragitea? Ez! Herritarren osasuna tratamendu toxiko, garesti eta kutsakorretatik babestea? Ez! Denis Itxasok, zalaparta handiz gainera, bere ahalegina zertara bideratuko duen iragarri du. Gaikako bilketa maila hobetzeko saioak oztopatzera, batetik. Zer besterik da ba emaitza onak lortzen dituen bilketa sistema bat oztopatzea, emaitza berdintsuak eskainiko dituen alternatibarik proposatu gabe? Iragarri duen beste helburua errauste plantaren proiektua berbizten ahalegintzea da. Zer zentzu dauka hori egiteak ezarri nahi izan den leku guztietan herritarrak kontra azaldu direnean? Zer zentzu dauka errausketa berpiztu nahi izateak horrek 200.000.000 euro gehiagoko zama ekarriko badu gipuzkoarrok jasaten ditugun aurrekontu publikoetan?

Gutxi batzuk guztion kontura bapo bizitzeko eraiki duten eredu honen aldeko eskirol lana egitera doaz, Denis eta bere babesleak greba egunean.

Gipuzkoa Zero Zaborreko kideok oso bestelako noranzkoan joateko garaiak direla irizten diogu. Europako Batzordearen materialen efizientziarako bide orriak, Europako Parlamentuko maiatzeko ebazpenak eta krisi honi irtenbidea emateko eraiki behar den gizarte ereduak oso bestelako norabidea erakusten digute. Materialen kudeaketa arrazionalizatzeko garaia da, iraunkortasuna gure ekonomian txertatzeko garaia. XXI. mendean ezin dugu baliabideak eta dirua etengabe xahutzen, eta era berean gure osasuna eta ingurumena kaltetzen segi.

Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plan eguneratuak bide onetik jotzen du. Ez dago atzera egiteko arrazoirik. Aurrekontua erdira gutxitu eta tratamendu toxikoak baztertu dira. Ez dira hauek enpresa handiei 200.000.000 euro oparitzeko garaiak. Herritarrok behar ditugu. Gipuzkoak zero zabor izateko bidean segitu behar du.

Jon Legorburu Arrastua . Lezo.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.