
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak lau ikastaro berri antolatu ditu. Txalaparta, panderoa, dultzaina eta alboka ikastaroak izango dira, hain zuzen ere, eta datorren hilabetean hasi eta abendura arte emango dituzte. Izena emateko epea zabalik dela...

Garai gogorrak bizi ditugu. Inori ez zaizkio ezezagunak egiten bizi dugun krisiaren ondorioak. Lehen pertsonan jasaten ez duenak, gertu izango ditu krisiaren ondorio latzak pairatzen dituzten senide eta lagunak. Gehienontzat ezaguna da bizi dugun krisi ekonomikoaren jatorria. Bankuek espekulatu zuten eta irabaziak poltsikoratu. Orain, banku espekulatzaileek sortu zuten zuloa estaltzeko, guztiok ordain dezagun dekretuak eta murrizketak datoz bata bestearen atzetik. Hori noski, ezinezkoa izango litzateke bankarien zerbitzura txotxongilo lanean ari den klase politiko baten laguntzarik gabe. Tamalez, zenbait politikariren jokabide lotsagarri hori ez da horretara mugatzen. Enpresa handien morroi zintzoa izateak bere saria izaten du, eta Gipuzkoan ere bada handi-mandi hauei kartara jaten ematen aritzen denik. Errauste planta da bandejan eskainitako kutixi estimatu horietako bat. Berdin da, papera, plastikoa ala ongarria izan, den-dena erraustu eta zabor toxiko bihurtzea. Berdin da milaka herritarren osasuna kaltetzea. Horren kostua? 400.000.000 euro + interesak + unean uneko Bidegi efektua. ‘Asko dela? Berdin da, laguntxoentzat da eta herritar inozoek ordainduko dute. Non dago arazoa? Prentsa alde edukita, herritarrei beharrezkoa dela sinestaraziko diegu eta kitto!’, pentsatuko dute. Baina hasieran esan dugun bezala, ez dira hauek txantxetarako garaiak. Eskubide mozketak, soldata jaitsierak, kaleratzeak eguneroko bihurtu zaizkigu. Zoriak nahi izan du, injustizian oinarritutako eredu hori salatzeko sindikatuek deitutako [...]

Grebak jarraipen handia izan du Pasaian. Lau barrutietako komertzio eta tabernetan pertsiana itxiak izan dira nagusi goizeko lehen orduan. Trintxerpeko Dian eta dendaren batek eguerdian ireki ditu ateak. Ez arazorik izan. Portuari dagokionez, Portu Agi...

Gaur askatuko dute Iñaki Rego preso politikoa eta, presondegi kanpoan senitarteko eta lagunek eginen dioten harreraz gain, Xaia ostatuan ongietorri beroa emanen diote, 18:30ean hasita. Antolatzaileek gogoratu dute etzi, hileko azken ostirala izanik, o...

Gaur ez da egun normala, eta hori goizeko bederatzietan antzeman da, eskolara sartzeko unean ez delako umerik agertu; ez behintzat Talaia eskola publikoko zentroetan. Satarka eta Bordari ez dituzte ireki, eta, Biteriko atea zabaldu duten arren, ia ez dago jardunik bertan. Greba orokorreko goiza normatasunez ari da igarotzen. Oraindik ikusteko dago merkatari txikiek gehiengo sindikalaren deialdiari ematen dioten erantzuna, baina industria guneetan greba nabaria da. Ordu honetan Txiplaon lau pabilioi zabalik daude —Beilatokia, tailer bat eta bi saltoki—. Amutalden, berriz, Alkain eraikuntzarako materialen saltoki handia irekita dago, baina mugimendu handirik gabe. Aireportu kanpoko gasolindegiak, bestalde, gaur ez ditu pertsianak ireki. Udaleko langileek greba egitea erabaki zuten, eta udaletxea itxita egongo da gaur. Baina trafikoaz arduratzen diren udaltzainen eta garabi zerbitzuaren presentzia ohikoa da, eta kale-garbitzaileak ere ari dira zenbait tokietan lanean. Eta Kai berrian, itsas ontzi askotan zein Bentan badabiltza langileak lan txikiak egiten, baina flota amarratuta dago. Obrei dagokionez alde batekoak zein bestekoak zenba daitezke. Esaterako, Txiplao ondoko erregata bideratzen ari diren makinak geldirik daude gaur, baina Muliate inguruko kaleetako urbanizazioan lanean ari dira.

Goizeko seietan hasi da lanean Txiplao industriagunean gehiengo sindikalak deitutako greba deialdiaz informatzeko xedea zuen pikete informatiboa. Hamabost lagun inguruk osatu dute taldea, horietatik gehienek soinean LAB sindikatuaren pegatinak zituztelarik. Lanean hasi dira, baina ez dute lan handia izan, Ekialdebuseko kotxeretara zerbitzu minimoak betetzera agertu diren autobus gidariak salbu, lehen orduan ez baita beste inor agertu Txiplaon lanera. Bidasoa eta Oarsoaldean aritzen den Ekialdebus konpainiak zerbitzu minimoak eskaintzen hasi da. Enpresako arduradunak zerbitzu minimoen berri eman die piketean bildutakoei eta hauek eskuorriak utzi dituzte zerbitzu minimoak betetzera abiatu diren ibilgailuetan. Metro gutxira Ertzaintzaren ibilgailu bat zegoen zain, baina, piketearen eta enpresako arduradunaren artean adostasuna zegoenez, ez dira gerturatu. Enpresako arduradunak azaldu duenez, gutxi gorabehera %30ekoak dira greba jardunaldirako ezarritako zerbitzu minimoak. Hala, 06:00etan Hondarribia-Irun linea egiten duen autobus bat abiatu da, eta zazpiak eta gero Errenteria-Donostia (E20) ibilbidea egiten duen beste bat eta Unibertsitateetara doan beste ibilgailu bat. Atera diren autobusak zerbitzu minimoak zirela zehazten zuen kartel bat jarrita zuten kristalean, goizeko seietakoa salbu —enpresako arduradunak jarri ditu oharrak eta ordu horretan ez zegoen arduradunik—.

Hondarribiko erdigunean ere eragina izan du gehiengo sindikalak murrizketen kontra deitutako greba orokorrak. Hasteko, astelehenean hasi ziren Zuloaga eta Itsasargi kaleen berriritartze lanak geldirik zeuden gaur goizean. Gainera, merkataritza ordutegi...

Euskal Herriko sindikatuek deitutako greba egunarekin bat egin dute herritarrek Irunen. Hala, goizeko lehen ordutako pikete informatiboez gain, manifestazioa deitu zuen Bilduk 10:00etan, Mendibil merkatalgunetik. Hala, Joakin Gamon kalea, Luis Marianoren atzealdea eta Colon ibilbidea zeharkatu ondoren, San Migelen hartu du bueltako bidea manifestazioak. Aduana kalea igaro eta Gipuzkoa hiribidearen azken zatia egin eta gero, Zabaltza plazan irakurri dute komunikatua ordezkariek. EH Bilduko Jokin Melida kideak goizeko manifestazioaren ondotik adierazi duenez, “industria eta hezkuntza mailan jarraipen zabala izaten ari da. Komertzioetan ere, dena nahiko itxita ikusi dugu eta beraz, oso pozik gaude”. Hala, Aduana kale osoa bete dute goizeko manifestariek. Melidak adierazi duenez, kopuruak emateko goiz den arren, “jende andana bildu da, beti bezala eta aurrekoan bezala”. Horiek horrela, Melidaren arabera, “murrizketa hauen aurrean, eskubide sozialen murrizketa handi eta tamalgarri hauen aurrean, gu mezu positibo batekin etorri gara: irtenbidea badago”. Era berean, “26an mezu hori izango da gure leloa: irtenbidea badago, baina irtenbide hori guk egin beharko dugu eta estatu espainol eta frantseserik gabe”, gaineratu du. Laburbilduz, balorazio “oso positiboa” egin dutela adierazi du zinegotziak, eta “egia da jendea oso nazkatuta dagoela. Jendearentzat lan egun oso bat galtzea oso gogorra da eta halere, jendeak erantzun du”. Jarraipena goizean-goizetik Goizeko lehen [...]

Errenteria-Orereta geldirik dago ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CNTk deitutako gaurko greba egunean. ELA eta LABeko ordezkarien arabera, greba espero baino oihartzun zabalagoa eta jarraipen zabala izaten ari da. Herriko saltoki gehienek bat egin dute egindako deialdiarekin, eta denda itxi dute. Lantegien kasuan, handi gehienek itxi egin dute. Papresaren kasuaren, goizeko txandakoek greba egin dute. Mugimendua bakarrik piketeen eskutik etorri da, eta horiek hurbiltzearekin batera, erdiraino igota zeuden pertsiana batzuk erabat jaitsi dira. Erdialdean ertzainek gertutik jarraitu dituzte, eta Iztietan tentsio une batzuk ere izan dira, baina ezer larririk gabe. 11:00etan Donostiara alde egin dute eguerdirako deituta dagoen manifestaziorako. Arratsalderako ere hainbat ekimen prestatu dituzte. 16:00etan auto karabana abiatuko da Gaztañotik; 18:00etan, batzar ireki bat egingo dute Herriko Plazan, herritarrek krisiaren gainean duten iritzia botatzeko, eta 19:00etan, manifestazioan irtengo dira toki horretatik bertatik.

Goizeko seietatik aurrera ia 100 pikete ibili dira herrian zehar, greba egunari buruzko informazio lanetan. Jakinarazi dutenez, enpresa asko daude itxita Oiartzunen. Orain, 12:00etan, Donostiako manifara joateko deia egin dute. Arratsaldean, 19:00etan,...