Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

‘Zerbait egin behar genuen Irunen herritarrak eta musika mobilizatzeko’

John Paul Keith estatubatuarraren rock doinuekin abiatuko da gaur Irun Rock 2012 Jaialdia. Musikaz betetako asteburua antolatu dute horretarako Men of Rock musika elkarteak, Bloody Mary musika dendarekin elkarlanean. Irunen, tankera honetako musika jaialdi bat «beharrrezkoa» zela adierazi du Iñaki Estevez (Irun, 1975) antolatzaileak. Nola sortu zen Irun Rock jaialdia? Men of Rock elkartetik dugun ideia orokorretik abiatzen da: musika eta rocka bereziki, kalera eramatearena, hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk, musikarekin lotura genuen Donostialdeko eta Irungo hainbat lagun elkartu ginen, eta Irunen, herritarrak eta musika mobilizatzeko zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Inoiz ez zegoen ezer Irunen, eta urte askotan ez da halako musika ekimenik antolatu. Zer moduz aurreko ekitaldiak? Ondo. Lehen ekitaldia 2010ean egin genuen, Kutxa Kultur ekimenaren barruan. Parte hartzerik zabalena eduki zuen ekitaldia Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertua izan zen, Ficoban, eta aurreko jardunaldia Moskun egin genuen. Lau taldek jo zuten bertan; Irungo hiru taldek eta Hendaiako batek, zehazki. Aurtengo ekitaldirako ekimen bat abiatu zenuten Facebook-en. Zertan zetzan ekimena? Mezenasgo kanpaina abiatzeko ideia eduki nuen, jaialdirako dirua biltzeko helburuarekin eta modu horretan pentsatzen genuena baino zertxobait handiagoa egiteko. Diru hori, hasieran, talde gehiago eta garrantzitsuagoak ekartzeko erabili nahi genuen. Kontua da momentu txarrean abiatu [...]

admin
Bidasoa
2012/09/21
Iñaki Estevez

Iñaki Estevez, Men of Rock-eko kidea eta Irun Rock-eko jaialdia

John Paul Keith estatubatuarraren rock doinuekin abiatuko da gaur Irun Rock 2012 Jaialdia. Musikaz betetako asteburua antolatu dute horretarako Men of Rock musika elkarteak, Bloody Mary musika dendarekin elkarlanean. Irunen, tankera honetako musika jaialdi bat «beharrrezkoa» zela adierazi du Iñaki Estevez (Irun, 1975) antolatzaileak.

Nola sortu zen Irun Rock jaialdia?
Men of Rock elkartetik dugun ideia orokorretik abiatzen da: musika eta rocka bereziki, kalera eramatearena, hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk, musikarekin lotura genuen Donostialdeko eta Irungo hainbat lagun elkartu ginen, eta Irunen, herritarrak eta musika mobilizatzeko zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Inoiz ez zegoen ezer Irunen, eta urte askotan ez da halako musika ekimenik antolatu.

Zer moduz aurreko ekitaldiak?
Ondo. Lehen ekitaldia 2010ean egin genuen, Kutxa Kultur ekimenaren barruan. Parte hartzerik zabalena eduki zuen ekitaldia Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertua izan zen, Ficoban, eta aurreko jardunaldia Moskun egin genuen. Lau taldek jo zuten bertan; Irungo hiru taldek eta Hendaiako batek, zehazki.

Aurtengo ekitaldirako ekimen bat abiatu zenuten Facebook-en. Zertan zetzan ekimena?
Mezenasgo kanpaina abiatzeko ideia eduki nuen, jaialdirako dirua biltzeko helburuarekin eta modu horretan pentsatzen genuena baino zertxobait handiagoa egiteko. Diru hori, hasieran, talde gehiago eta garrantzitsuagoak ekartzeko erabili nahi genuen. Kontua da momentu txarrean abiatu genuela, eta ezin izan genuen publiko eta komunikabide guztietara ailegatu. Kanpainak oihartzuna eduki arren, 60 bat mezenas lortu genituen. Hala, hasieran lortu nahi genituen 3.000 euroetatik, 1.500 bat lortu genituen.

Nola eragin dizue horrek jaialdia antolatzeko garaian?
Diru hori lortu ez dugun arren, beste sostengu batzuk eduki ditugu: ostalariak, babesleak eta Irungo Udala. Jaialdia bera mantendu dugu, baina ez dugu nahi genituen taldeak ekarri ahal izateko adina diru. Hala ere, bederatzi talde bildu ditugu eta horietako bost oso indartsuak gainera. Bloody Mary dendako Juankarri esker, bi jardunaldi antolatu ditugu. Gaur John Paul Keith estatubatuarraren kontzertua izango da Cafe Irunen. Jonh Paul Keith, rockaren hastapenetako gitar jolea da eta nolabait ere, jaialdiari izena ematen diona da. Bihar, aldiz, sei talde izango dira eta autoen eta motorren erakusketa mantendu ahal izango dugula uste dugu.

Zer nabarmenduko zenuke?
Arratsaldeko seietatik goizeko ordubietara izango den musika maratoi-jardunaldia nabarmenduko nuke. Estatu mailako 5-6 talde, euren biren barruan, Irunera etorriko dira jotzera. Estatu mailako lau talde garrantzitsu daude eta Donostialdeko eta Bidasoaldeko beste bi. Sei talde ez dakit zenbat orduz zuzenean jotzen, edozein herritarrentzako. Garrantzitsua da. Gaurkoa izan ezik, gainera, dena debalde da. Jardunaldia Cafe Irunen bukatuko da bihar ere hainbat DJren musikarekin. Gainera debaldeko autobusak izango dira San Juanetik Cafe Iruneraino.

Laugarren jaialdi bat egongo da?
Irun Rock jaialdia betikotzea gure planen barruan dagoela esan genezake.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.