Mugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena biharko Bizikleta Eguna izango da. Horretarako, Biteri kalea itxita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango da garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak “praktika egokiak” bultzatu nahi ditu, iraunkortasuna eta osasunaren mesedetan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kirol Patronatuko ordezkariek: Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta Unai Unsuainek, hurrenez hurren. Bizikleta Festa aitzakia bat izango da bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Ferradasen arabera, politika aktiboagoak martxan jarriko dituzte datozen hilabeteetan, joan-etorrien %15 bizikletaz egiteko helburura ailegatzeko. Donostian egunero 16.000 lagun mugitzen direla bizikletan esan zuen. Hori posible egiteko Bizikletaren Plan Zuzentzailea martxan jarriko dute, eta lanera bizikletaz joateko, poligonoetan ekingo diote. Horrez gain, azpiegiturak eta bizikleta sarea indartuko dituzte. Hala, egun Zumardian bidegorria zatitu egiten da, eta hor bidegorriari jarraipena emateko lanak egingo dituztela jakinarazi zuen Ferradasek. Dagoeneko obrak esleitu dituztela gaineratu zuen, eta hiruzpalau hilabetetan erabili ahal izango dela. Garraio publikoari dagokionez, berriz, laster Renfe eta EuskoTrenbideak Gipuzkoako garraio publikoen sarera batuko direla gogorarazi zuen Txaskok, eta horietan guztietan, autobus publiko guztietan [...]
Joan den larunbatean, Oskar Santos zuzendariaren Zipi eta Zape eta Puxtarrien Kluba filmaren azken eszenak grabatzen izan ziren Altzibarren, Bianditz aldera. Grabaketarako beharrezko azpiegiturak Agerre-Alde etxadian jarri zituzten (irudian).
Irakurketa klubak antolatu ditu bigarrenez liburutegiak
Real Union futbol taldea Teruel taldearen aurka lehiatuko da etzi, Stadium Galen izango den partidan (18:00etan). Irungo taldeak ligako lehenbiziko partida irabazi beharko du, sailkapen orokorrean puntuak gehitzen hasi ahal izateko. Talde txuri-beltza ...
Bilduko zinegotzi baten bikotekideak eta bere alabak izandako elkarrizketaren harira, gure etxean ere izan dira hainbat eta hainbat elkarrizketa. Horren guztiaren hasiera, nonbait, kalean bikotekideari gaizki begiratzetik hasi da. Hona, gure etxeko elkarrizketa. Udalak administrarien oposaketa-lehiaketa ezarri zuen martxan, prozesu luzea bera. Inondik inora bidezkoa izan ez zen oposaketa-lehiaketa hark ez zuen berdintasun printzipioa bete. Hau da, oposaketa-lehiaketa batean bete beharreko printzipioetako bat, alegia. Udalean lanean ari ziren hautagaiei, gainontzekoei exijitu ez zitzaizkien baldintzak ezarri zizkietelako. Udalarentzako lan egiten zuen 62 urteko persona bat, hilean 500 euroko soldata zuena (BEZa barne, langileak ordaindu beharrekoa) inongo azalpenik eman gabe, kale gorrian uztea. Kulturan, musika eskolako irakasleen auzia eta udal ludotekaren bat-bateko itxiera. Eta segurtasun aldetik, gauetan jadanik ez dugu Udaltzaingoaren zerbitzurik. Krisian omen gaude, baina batzuentzako ez dago krisirik. Zuen soldatek gora egin dute, eta ez da ezer pasatzen. Eredu izan beharko zenukete, hau da, exenplua eman. Gutxien duenari kendu, zergatik ez zarete gehien kobratzen dutenekin hasi? Zaborraren afera alde batera utzita, bestelako arrazoiak daude tartean. Langileok borrokan jarraitu beharko dugu, agintariek zapaltzen jarraitzen duten bitartean. Legea alde dute, baina izango dugu zeozer egiterik, ezta? Ekaitz Arrieta Bergara. Lezo. Aita, eta langabe baten bikotekidea.
Sinadura bilketa egiten ari dira hainbat guraso, udal ludoteka itxi ez dezaten
Irailaren 26rako Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak egin duen greba deialdia dela eta, asteazken gauean atez ateko hondakinen bilketarik ez da izango, langileek bat egin dutelako greba deialdiarekin. Asteazkenean hondakin organikoa jasotzen da, bain...
Errenteria Musikalek jakinarazi duenez, oraindik plazak daude txalaparta ikastaroan izena emateko. Informazio gehiago nahi duenak 943 44 96 33 telefono zenbakira dei dezake edo Errenteria Musikaletik pasatu honako ordutegian: 07:00etatik 14:30era astel...
Xanistebanen balorazioa egiteko bilduko da Jai Batzordea asteartean, 19:00etan, liburutegian. Aurten, Jai Batzordea osatzen duten talde, elkarte eta eragileen azken bilera izango da, «datozen urteei begira xanistebanak are hobeak eta parte hartzaileag...
Hondarribiko ikastetxe publikoaren arduraduna da, baina horrek ez du esan nahi irakasle bezala aritu behar izaten ez duenik. Euskaraz hezitzea da beretzako eguneroko erronka, baina geroz eta zailagoa egiten zaiela onartu du. Satarka, Biteri eta Bordari zentroek osatzen dute Hondarribiko Talaia Eskola. Gainontzeko herrietan baino astebete geroago hasten dituzte eskolak bertan, herriko festak amaituta. Aurten 1.019 ikasle dituzte —Satarkan 198, 2-3 urtekoak; Biterin 437, 4 urtetik 2. mailaraino; eta Bordarin 384, 6. maila arte—. Talaian, 72 irakasle eta erdik egiten dute lan, eta Loli Gartzia (Hondarribia, 1954) zuzendariak dioenez, lanez gainezka daude, baina gogotsu. Zer moduz hasi da ikasturtea? Eromena izan da. Ikasle gehiago ditugu, eta irakasle gutxiago. Abuztuan hasi ginen dena antolatu nahian baina hilaren 12a iritsi zen, eta hankaz gora dago dena. Hondarribian irailaren 12a izaten da ikasturteko lehen eguna. Zer suposatzen du horrek? Irakasle guztiak hilaren 1ean hasten dira lanean, baina klaseak 12an, gainontzeko herrietako ikastetxeak hasten direnean herriko jaiak direlako. Traba izaten da, bai. Egutegiak guztira 175 eskola-egun ditu, eta horiek kokatzeko irailaren 6tik ekainaren 22ra arteko tartea dugu. Irailaren 6an hasiko bagina, malgutasun gehiago izango genuke jaiegunak, zubiak eta horrelakoak banatzeko. Baina irailaren 12an hasita, jaiak antolatzeko orduan, nahiko gatazka izaten dugu. Gero eta etorkin [...]
Belen Sierra Kultura ordezkariak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, Oiasso Museoak eta Martindozenea aterpetxeak sinatutako lankidetza hitzarmenaren berri eman dute gaur goizean izandako prentsaurrekoan, Horiek horrela, hitzarm...
Euskal Herriko Kontseiluak eta hainbat gizarte eragilek bultzatuta, Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna izango da bihar Irunen. Horiek horrela, 14 urte bitarteko haurrentzat atletismo olinpiadak antolatu dituzte Zabaltza plazan. Hala, 17:00etatik 18:00ak bitartean kirol ginkana, erreleboak eta xabalina jaurtiketa izango dira. 18:00etatik 18:30ak bitartean aldiz, lasterketa herrikoia egingo dute. Bidasoa Atletiko Taldeak, Irun Iruten euskara elkarteak, Bidasoako EKT-k eta beste hainbat eragilek bultzatu dute ekiemena. Izen-ematea beharrezkoa izango da eta Zabaltza Plazan bertan egin ahal izango da, 15:30etatik aurrera.
Harrera On Gunean izena emateko epea ireki Pasaiako Udalak. Egitasmo hori Euskal Herritik kanpo etortzen diren 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, Pasaiako eskola batean matrikulatuta daudenak. Bertan, hainbat jolas eta jardueren ...
Oarso-Bidasoko ELA sindikatuak bihar larunbaterako eta irailaren 26rako, manifestazio eta greba deialdiak luzatu ditu, hurrenez hurren. Era berean, Irungo Bilduk irailaren 26rako deialdiarekin bat egin eta manifestazioa deitu du. ELAko ordezkariek gaur azaldu dutenez, “krisitik ateratzeko politika ezberdinak daude eta horiek aplikatuz gero, era justuago batean aterako ginake krisitik”. Hala, Euskal Herrian murrizketarik ez ematea eta fiskalitate eta gizarte politikak aldatzea aldarrikatu dute sindikatutik. Hori dela eta, murrizketen aurkako jarrera erakusteko bihar Donostian izango den manifestazioarekin bat egin du sindikatuak (17:30ean, Bulebarretik). Era berean, datorren irailaren 26ko greba orokorrarekin bat egiteko deia luzatu du. Irungo Bilduk bestalde, manifestazioa deitu du irailaren 26an, 10:00etan Arizmendi almirantea plazatik (Mendibil merkatalguneko plazatxoa). Hay salida, burujabetza eta eraldaketa soziala lelopean deitu dute manifestazioa.
Nerea Arruti. Etxekoandrea, Errenteria-Orereta. Etxekoandrea naiz, eta bi seme txiki ditut. Etxean nire bikotekidearen soldata besterik ez dugu jasotzen. Oso kezkatuta nago bizi dugun egoerarekin, ez dakit zer gertatuko den etxean sartzen den diru hori...
John Paul Keith estatubatuarraren rock doinuekin abiatuko da gaur Irun Rock 2012 Jaialdia. Musikaz betetako asteburua antolatu dute horretarako Men of Rock musika elkarteak, Bloody Mary musika dendarekin elkarlanean. Irunen, tankera honetako musika jaialdi bat «beharrrezkoa» zela adierazi du Iñaki Estevez (Irun, 1975) antolatzaileak. Nola sortu zen Irun Rock jaialdia? Men of Rock elkartetik dugun ideia orokorretik abiatzen da: musika eta rocka bereziki, kalera eramatearena, hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk, musikarekin lotura genuen Donostialdeko eta Irungo hainbat lagun elkartu ginen, eta Irunen, herritarrak eta musika mobilizatzeko zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Inoiz ez zegoen ezer Irunen, eta urte askotan ez da halako musika ekimenik antolatu. Zer moduz aurreko ekitaldiak? Ondo. Lehen ekitaldia 2010ean egin genuen, Kutxa Kultur ekimenaren barruan. Parte hartzerik zabalena eduki zuen ekitaldia Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertua izan zen, Ficoban, eta aurreko jardunaldia Moskun egin genuen. Lau taldek jo zuten bertan; Irungo hiru taldek eta Hendaiako batek, zehazki. Aurtengo ekitaldirako ekimen bat abiatu zenuten Facebook-en. Zertan zetzan ekimena? Mezenasgo kanpaina abiatzeko ideia eduki nuen, jaialdirako dirua biltzeko helburuarekin eta modu horretan pentsatzen genuena baino zertxobait handiagoa egiteko. Diru hori, hasieran, talde gehiago eta garrantzitsuagoak ekartzeko erabili nahi genuen. Kontua da momentu txarrean abiatu [...]
Pagoa dantzalekua bisitatuko du bihar Hector Couto disko jartzaile ezagunak. Hamazazpi orduko festa antolatu du Pagoak, 23:00etatik aurrera igandeko 16:00ak arte, hainbat DJrekin. Coutoz gain, honakoak ariko dira musika jartzen: Alaian Fanegas, Julien ...
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du...
Buruhandiak egiten ibili dira azken asteotan Kabian, eta esperientzia “polit eta arrakastatsu” hori behar bezala bukatzeko, bihar festa egingo dute egun osoz. Goizean, karetak egiteko tailerra izango dute; eguerdian, bazkaria bakoitzak jana...
Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Preso gaixoen eskubideen alde Bilduk aurkeztutako mozioa. Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren harira, Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa. Kreditu bat abalatzeko Oarsoaldearekin Konpromiso Eskutitza onartzea. 2012 urteko aurrekontuan aurreikusitako mailegua kontratatzeko proposamena. Euskal Herriko Epaitegi Nagusiak Udalak eta Jaurlaritzak izenpeturiko Arraguako ARR-1B eremua garatzeko 2009ko ekainak 4an onarturiko hitzarmenaren inguruko epaiaren berri ematea. Oiartzungo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Arragua auzoko ARR-1B eremuko hirigintza hitzarmenaren hasierako onarpena. LIN-8, Arkotz, Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpenaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa. Oiartzungo Udala eta San Marko Mankomunitatearen arteko hitzarmena, garbigunea erabiltzeko. Aurreko uteetako isunak baliogabetzeko proposamena. Beste organoen jardueraren jarraipena. Eskari-galderak.