Xanistebanen balorazio bilera egingo dute 25ean
Xanistebanen balorazioa egiteko bilduko da Jai Batzordea asteartean, 19:00etan, liburutegian. Aurten, Jai Batzordea osatzen duten talde, elkarte eta eragileen azken bilera izango da, «datozen urteei begira xanistebanak are hobeak eta parte hartzaileag...
Xanistebanen balorazioa egiteko bilduko da Jai Batzordea asteartean, 19:00etan, liburutegian. Aurten, Jai Batzordea osatzen duten talde, elkarte eta eragileen azken bilera izango da, «datozen urteei begira xanistebanak are hobeak eta parte hartzaileagoak izan daitezen». Egin ez dutenei, idatzizko balantzea aurkeztea ere eskertuko dietela adierazi dute Kultura Sailetik.

