Teruelgo futbol taldearen aurka lehiatuko da Real Union asteburuan
Real Union futbol taldea Teruel taldearen aurka lehiatuko da etzi, Stadium Galen izango den partidan (18:00etan). Irungo taldeak ligako lehenbiziko partida irabazi beharko du, sailkapen orokorrean puntuak gehitzen hasi ahal izateko. Talde txuri-beltza ...
Real Union futbol taldea Teruel taldearen aurka lehiatuko da etzi, Stadium Galen izango den partidan (18:00etan). Irungo taldeak ligako lehenbiziko partida irabazi beharko du, sailkapen orokorrean puntuak gehitzen hasi ahal izateko.
Talde txuri-beltza hamahirugarren postuan kokatu zen iragan astean, Logroñesen aurkako partidan berdinketa lortu ondoren. Izan ere, Lanbarrik lortutako gol bakarra bertan behera utzi zuen epaileak falta izan zela argudiatuta. Ondorioz, puntu bakarra gehitu zuen Unionek. Hala, guztira, bost puntu dauzkate txuri-beltzek; Amorebieta eta Racing taldeak bezala.
Aragoiko Teruel taldea sailkapen orokorreko hamabosgarren postuan dago egun.

