Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sinadura bilketa egiten ari dira hainbat guraso, udal ludoteka itxi ez dezaten

Sinadura bilketa egiten ari dira hainbat guraso, udal ludoteka itxi ez dezaten

admin
Bidasoa
2012/09/21

Ludotekako erabiltzaileen hainbat guraso sinadura bilketa egiten ari dira hilaren 13az geroztik. Ludoteka ez ixteko eskatzen dute, eta herrian barrena idatziak jarri eta udaletxe parean pankarta ere zintzilikatu dute. Alkateak, bizi duen egoera ekonomiko “itogarriaren” ondorioz, ludoteka zerbitzua eskaintzen ezin zutela jarraitu jakinarazi zien uztaila amaieran ludotekako erabiltzaileei, beraiekin egindako bileran.

Uztaila amaieran gutuna jaso zutela azaldu du seme-alabak ludotekako erabiltzaile dituen Lourdes Castillok: “Bilerara deitu gintuzten uztailaren 27an, 10:00etan erabakiaren berri emateko, eta bi proposamen egiteko. Oporrak izanik, jende asko kanpoan zegoen, eta erabiltzaileren batek ez zuen gutunik jaso, beraz, guraso gutxi azaldu zen bilerara”. Une horretatik bertatik, ludoteka itxiko zuten berria berehala zabaldu zela gaineratu du Castillok: “Harrituta gelditu ginen, martxoan hainbat guraso elkartu ginelako ludoteka zerbitzua apirilean amaitu beharrean, ekainera luzatzeko eskatzeko. Alkateak ezinezkoa zela esan zigun, egoera ekonomikoa dela eta, baina ludoteka ez zutela itxiko”.

Abuztuan udalera jo zutela azaldu du Castillok, “bileran hitz egindakoa jakiteko akta eskatzera”. Alkatea oporretan zegoela eta kultura teknikaria orduan itzuli berria zela-eta akta ematerik ez zutela erantzun zieten, “hala ere, irailean beste bilera egingo genuela esan ziguten. Iraila iritsi da eta jaso duguna beste gutun bat da. Bertan bi aukera ematen dizkigu udalak, baina bata zein bestea ez ditugu egingarri ikusten”.

 

Ludoteka auzolanean

Ludoteka zabalik mantendu nahi dutela esan du Ainhoa Zabalo alkateak, “egoera ekonomikoak ez digu uzten, ordea, orain arte bezala funtzionatzen jarraitzen”. Uztailean egindako bileran, 43 erabiltzailetik lau guraso baino ez zirela azaldu nabarmendu du Zabalok, eta bilera hartan zein irailean helarazitako gutunean udalak bi proposamen egin dizkiela ludotekako erabiltzaileei gaineratu du. Ludotekaren gastua erabiltzaileek beregain hartzea litzateke lehena. Guztira, 17.500 euroko inbertsioa litzateke, eta orain arte gurasoek 30 euro ordaindu dituzte urtean. Proposamen horren arabera, 55 euro ordaindu beharko lituzkete hilabeteko.

Bigarren proposamena, berriz, erabiltzaileen artean elkarte bat eratu, eta auzolanean espazio ludiko hori gurasoek beraiek antolatzea da. Baldintza bakarra jarri die udalak, euskaraz aritzea. “Udalak lokala eta materiala utziko lieke, eta argia eta uraren gastua hartuko luke beregain”, argitu du Zabalok.

Uztaileko bileraz geroztik, egindako proposamenen gaineko erantzunik eta proposamen formalik ere ez dutela jaso gaineratu du Zabalok, eta udaleko ateak zabalik dituztela gogorarazi die.

Gurasoek, bere aldetik, gaur 19:00etan bilera deitu dute ludotekan bertan proposamen komun bat adosteko. Datorren astearen hasieran idatzia eta bildutako sinadurak udalean aurkeztuko dituzte, eta alkatearekin hitzordua eskatuko dutela jakinarazi dute gurasoek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.