Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugikortasun astea dela eta, bizikleta kalera aterako dute bihar

Mugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena biharko Bizikleta Eguna izango da. Horretarako, Biteri kalea itxita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango da garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak “praktika egokiak” bultzatu nahi ditu, iraunkortasuna eta osasunaren mesedetan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kirol Patronatuko ordezkariek: Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta Unai Unsuainek, hurrenez hurren. Bizikleta Festa aitzakia bat izango da bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Ferradasen arabera, politika aktiboagoak martxan jarriko dituzte datozen hilabeteetan, joan-etorrien %15 bizikletaz egiteko helburura ailegatzeko. Donostian egunero 16.000 lagun mugitzen direla bizikletan esan zuen. Hori posible egiteko Bizikletaren Plan Zuzentzailea martxan jarriko dute, eta lanera bizikletaz joateko, poligonoetan ekingo diote. Horrez gain, azpiegiturak eta bizikleta sarea indartuko dituzte. Hala, egun Zumardian bidegorria zatitu egiten da, eta hor bidegorriari jarraipena emateko lanak egingo dituztela jakinarazi zuen Ferradasek. Dagoeneko obrak esleitu dituztela gaineratu zuen, eta hiruzpalau hilabetetan erabili ahal izango dela. Garraio publikoari dagokionez, berriz, laster Renfe eta EuskoTrenbideak Gipuzkoako garraio publikoen sarera batuko direla gogorarazi zuen Txaskok, eta horietan guztietan, autobus publiko guztietan [...]

admin
Bidasoa
2012/09/21

Bizikleta festaMugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena biharko Bizikleta Eguna izango da. Horretarako, Biteri kalea itxita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango da garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak “praktika egokiak” bultzatu nahi ditu, iraunkortasuna eta osasunaren mesedetan.

Atzo aurkeztu zuten ekimena Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kirol Patronatuko ordezkariek: Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta Unai Unsuainek, hurrenez hurren.

Bizikleta Festa aitzakia bat izango da bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Ferradasen arabera, politika aktiboagoak martxan jarriko dituzte datozen hilabeteetan, joan-etorrien %15 bizikletaz egiteko helburura ailegatzeko. Donostian egunero 16.000 lagun mugitzen direla bizikletan esan zuen.

Hori posible egiteko Bizikletaren Plan Zuzentzailea martxan jarriko dute, eta lanera bizikletaz joateko, poligonoetan ekingo diote. Horrez gain, azpiegiturak eta bizikleta sarea indartuko dituzte. Hala, egun Zumardian bidegorria zatitu egiten da, eta hor bidegorriari jarraipena emateko lanak egingo dituztela jakinarazi zuen Ferradasek. Dagoeneko obrak esleitu dituztela gaineratu zuen, eta hiruzpalau hilabetetan erabili ahal izango dela.

Garraio publikoari dagokionez, berriz, laster Renfe eta EuskoTrenbideak Gipuzkoako garraio publikoen sarera batuko direla gogorarazi zuen Txaskok, eta horietan guztietan, autobus publiko guztietan bezala, txartel bakarra erabili ahal izango dela.

Bizikleta festa
Biharko jaian, martxa antolatu dute, eta bi txandatan banatuko dira: lehena 11:30ean, 8-9 urteko haurrentzat, eta bigarrena, 12:30ean, gazte eta helduentzat. Bi taldeek bost kilometroko ibilbidea izango dute erdialdeko kaleetan, eta Biteri kaletik abiatuko dira. Haurrek gurasoek lagunduta joan beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.